Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 19 pasiaran kalegoen plaza elgoibarDebabarrena eskualdean 23 positibo atzeman zituzten atzo (uztailak 19) eginiko antigeno eta PCR probetan, aurreko egunean baino zazpi kasu positibo gutxiago.

Elgoibarren sei koronabirus positibo baieztatu zituen atzo Osasun Sailak, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 381,2 kasura igo da (329,29koa zen aurreko egunean). Joan den uztailaren 10etik hona egunero ari dira koronabirus kasuak atzematen Elgoibarren. Aldiz, uztailaren 10a izan zen Mendaron kasu bat baieztatu zuten azken eguna, atzora arte, bi kasu atzeman baitzituzten.

Gipuzkoan 34 udalerri (Donostia barne) daude 5.000 biztanletik gorakoak, eta horietatik 27 daude eremu gorrian, hau da, intzidentzia-tasa 400etik gora dute. Atzo 440 kasu positibo gehiago atzeman zituzten lurraldean, eta 644,31etik 674,85ra igo da Gipuzkoako intzidentzia-tasa azken orduetan.

Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 19) datuak, herriz herri:

  • Mutriku +2    (1430,18)
  • Soraluze +0    (553,60)
  • Mallabia +0    (504,20)
  • Deba +3    (476,80)
  • Eibar +10    (458,62)
  • Elgoibar +6    (381,28)
  • Mendaro +2    (189,13)
  • Ermua +0    (187,28)
  • GIPUZKOA +440    (674,85)

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza