Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren erdia baino gehiago, 1.169.917 lagun, dira txertaketa zikloa bukatu dutenak (% 61,8) eta dagoeneko biztanleen hiru laurdenak, 1.425.373 lagunek, jaso du lehenengo dosia (% 75,4). Gainera, AstraZenecaren txertoa jaso zuten 60 eta 69 urte artekoen immunizazioa lortuko da datozen egunetan. Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.739.685 txerto jarri dira, AstraZenecaren 395.309, Modernaren 235.663 eta Janssenen 87.135.
Bihartik aurrera gazteenek jasoko dituzte txertoak, 16 urtetik gorakoen txertaketari ekingo zaiolako. Adin-tarte garrantzitsua da, azken asteetan positibo eman duten pertsona gehienek 30 urte baino gutxiago dituztela zehaztu baitu Osasun Sailak. Hortaz, positibotasun-tasa murrizten lagunduko du adin tarte horretako pertsonak txertatzen hasteak. Hori bai, aurreikusitakoa baino dosi gutxiago helduko dira datozen asteetan. Uztailaren 12tik 18ra bitarteko astean, aurrekoan baino txerto gutxiago (%12) jarri dira, eta ekainean jarri zituztenak baino gutxiago (% 21). Testuinguru horretan, datozen asteetan 1.000 dosi baino gutxiago jarriko dituzte astean.
Hona hemen azken txertaketa datuak -PDF-