Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 19 elgoibar kalea kalegoenKutsatu kopurua nabarmen igo da Debabarrena eskualdean. Barikutik domekara 77 positibo jakinarazi ditu Osasun Sailak, aurreko asteburuan baino 27 gehiago.

Eibarren, Mutrikun, Deban eta Elgoibarren atzeman dituzte kasu positibo gehien, asteburuan eginiko antigeno eta PCR probetan. Intzidentzia tasek ere gora egin dute eta eskualdeko hiru herri daude orain eremu gorrian: Mutriku, Eibar eta Deba. Elgoibarko intzidentzia-tasa laranjan sartzeaz gainera, gorrira ere hurbildu da. Barikuan 294,63an zegoen Elgoibarko intzidentzia, eta 329,29koa da gaur.

Gipuzkoan gero eta herri gehiago daude eremu gorrian. Lurraldeko 26 herri handik -5.000 biztanletik gorakoak- gainditzen dute 400eko langa, barikuan baino lau herri gehiagok, alegia. Asteburu honetan aurrekoan baino 391 kasu positibo gehiago atzeman dituzte lurraldean, eta 644,31ra igo da Gipuzkoako intzidentzia-tasa.

Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (uztailaren 16tik 18ra)

  • Mutriku +20    (6 barikuan; 11 zapatuan; 3 domekan) 1411,37ko intzidentzia-tasa
  • Mallabia +2    (1 0 1) 588,24
  • Soraluze +4    (0 2 2) 578,76
  • Deba +16       (8 7 1) 421,79
  • Eibar +44       (17 9 18) 433,14
  • Elgoibar +10    (5 3 2) 329,29
  • Ermua +9       (1 5 3) 187,28
  • Mendaro +0    (0 0 0) 94,56
  • GIPUZKOA +1.199    (459 342 398) 644,31

 

 • Okupazioa gora ospitaleetan
Datuek okerrera egiten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian. Uztaila hasi zenean, duela hiru aste, egunean 500 kasu baino gutxiago zenbatzen zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak. Kopuru hori hirukoiztu egin da orain. Atzo, uztailak 18, 1.409 positibo zenbatu zituzten. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.010 kasu baieztatu zituzten 7.927 PCR eta antigeno test egin ondoren. Hori horrela, hiru lurralde horietako positibotasun tasa %12,7an kokatu zen atzo. Lurraldeka, 479 lagunek eman zuten positibo Bizkaian, 398k Gipuzkoan, eta 112k Araban. Hala eta guztiz ere hiru lurralde horietatik kanpoko 21 pertsonak ere positibo eman zuten testetan. Nafarroan, bestalde, 399 positibo zenbatu zituzten atzo. Guztira, 2.452 proba egin zituzten han, eta beraz, positibotasun tasa %16,3koa izan zen atzo.

Pandemiak ez dio hedatzeari laga, oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) 1,30koa baita oraindik, indize honek azken orduetan pixka bat behera egin duen arren.
Okupazioak gora egin du ospitaleetan. Azken orduetan 36 lagun ingresatu dituzte Osakidetzaren menpeko erietxeetan, eta guztira, 206 dira ospitaleratuta daudenak –aurreko astean baino 124 gehiago–. ainketa berezia behar dutenak edo ZIUn daudenak, berriz, 42 dira egun.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza