Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 16 elgoibar kalegoenAsteon, astelehenetik eguenera, 21 kasu positibo atzeman dituzte Elgoibarren (5 izan ziren aurreko astean). Eskualdean, Mendaro bakarrik mantendu da zeroan asteon.

Intzidentzia tasa 155,98tik 294,63ra igo da astebetean Elgoibarren. Joan den barikuan, uztailaren 9an, 155,98koa zen Elgoibarko tasa; azkeneko datuekin, 294,63koa da gaur-gaurkoz. Hortaz, 138,65 puntu egin du gora astebetean eta eremu laranjan sartzetik gertu dago. Aldiz, Mendaron joan den uztailaren 6an atzeman zuten azken kasu positiboa, duela sei egun.

Joan den astetik hona nabarmen egin dute gora kutsatzeek Gipuzkoan eta gero eta herri gehiago daude eremu gorrian. Lurraldeko 22 herri handik -5.000 biztanletik gorakoak- gainditzen dute 400eko langa, aurreko egunean baino lau herri gehiagok, alegia.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (uztailaren 12tik 15era)

  • Soraluze +2    (0 1 0 1) 1409,16ko intzidentzia-tasa
  • Mutriku +21    (0 3 10 8) 1035,00
  • Mallabia +1    (0 0 1 0) 672,27
  • Eibar +44    (3 11 17 13) 298,46
  • Elgoibar +21    (5 6 4 6) 294,63
  • Deba +5    (0 1 2 2) 183,39
  • Ermua +10    (1 2 2 5) 137,34
  • Mendaro +0    (0 0 0 0) 94,56
  • GIPUZKOA +1633    (251 398 502 482) 553,26

•Gora egin du ospitaleetako presioak
Pandemiaren bilakaera neurtzeko adierazle guztiek okerrera egin dute azken orduetan. Atzo, uztailak 15, 15.872 PCR eta antigeno test egin zituzten Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Eta horietatik 1.967 izan ziren positibo eman zutenak. Ia bederatzi hilabete egin behar dira atzera, 2020ko urriaren 31ra, datu txarrago bat aurkitzeko —2.082 kasu atzeman zituzten—. Pandemia osoan egun horretan bakarrik gainditu zen gaurko positibo kopurua. Lurraldeka, Bizkaian atzeman dira positibo gehienak: 672. Nafarroan ere 622 zenbatu dituzte, Gipuzkoan 482 baieztatu dira, Araban 163 eta 28 izan dira bestelako erkidegoetan erroldatutakoen artean hauteman direnak. Positibotasun tasa ere igo egin da, %11,3 da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, berriz, %15,6.
Ospitaleetako presioak okerrera egin du. Ospitaleratu kopurua %63 handitu da Hegoaldean astebetean. ZIUetan 31 lagun daude (+ 3); eta 65 urtetik gorakoen arteko intzidentzia tasak ere gora egin du: 73,83koa (+13,96) da. Oinarrizko birsorkuntza tasa edo R0 indizeak gora egiten jarraitzen du, 1,41ekoa da.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza