Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 15 elgoibar aitagirre azokaAzken lau egunetan atzeman dituzte koronabirus kasu positiboak Elgoibarren, lau kasu berri atzokoan. Eskualdean 36 positibo zenbatu zituzten atzo, aurreko egunean baino hamabi gehiago.

Intzidentzia-tasa 242,63koa da orain Elgoibarren. Eskualdean 36 koronabirus kasu atzeman zituzten atzokoan, Eibarren eta Mutrikun gehienak. Gipuzkoak 500eko langa gainditu du, 509,95ko intzidentzia-tasarekin, eta lurraldeko hamazortzi herri handik -5.000 biztanletik gorakoak- gainditzen dute 400eko langa, aurreko egunean baino bi herri gehiagok, alegia. Era berean, erkidegoko intzidentzia-tasak ia 38 puntu egin ditu gora, eta batez bestekoa 415,55era iritsi da, eremu gorrira.

Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 13) datuak, herriz herri:

  • Soraluze +0    (1384,00ko intzidentzia-tasa)
  • Mutriku +10    (903,27)
  • Mallabia +1    (756,30)
  • Eibar +17    (258,43)
  • Elgoibar +4    (242,63)
  • Deba +2    (146,71)
  • Ermua +2    (112,37)
  • Mendaro +0    (94,56)
  • GIPUZKOA +502    (509,95)

Hego Euskal Herrian 15.209 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, uztailak 14. Horietatik 1.825ek izan zuten emaitza positiboa. Lurraldez lurralde, Nafarroan zenbatu dute kasu kopuru altuena (608), eta gero, Bizkaian (511), Gipuzkoan (502) eta Araban (154). Osasun Sailak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan % 10,6koa da positibotasun tasa. Horrek esan nahi du proba egin zuten hamar lagunetik batek positibo eman zuela atzo. Nafarroan % 16,2koa da positibotasuna.
Gaixotasunaren oinarrizko birsorkuntza tasa edo R0 indizea gora egiten hasi da berriz, eta 1,36koa da egun –1,31koa zen atzo–. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasa, bestalde, 415,55ekoa da egun.
Ospitaleetako egoerari dagokienez, 31 lagun ingresatu zituzten atzo Osakidetzaren mendeko erietxeetan, eta guztira 126 lagun daude erietxeetan; horietatik 28 daude ZIUn –aurreko egunean baino bi pertsona gehiago–. Debagoieneko ospitalean berriz, bi pertsona daude ingresatuta.

2021 07 15 gipuzkoa mapa GFA covid koloreak

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza