Hiru positibo atzeman dituzte azken orduetan Elgoibarren eta beste bat Mendaron

Barren.eus 2021ko uzt. 7a, 13:48

Positiboek eta intzidentziek gora egin dute Debabarrenean azken orduetan. Atzo 18 positibo atzeman zituzten, aurreko egunean baino 12 gehiago. Elgoibarren hiru kasu baieztatu zituzten eta beste bat Mendaron.

Elgoibarren hiru positibo berri zenbatu zituzten atzo eginiko proba diagnostikoetan, eta guztira, pandemia hasi zenetik 1.221 positibo metatu dira. Mendaron, berriz, 187 positibo metatu dira, atzo atzemandakoa gehitu eta gero. Atzo eginiko antigeno eta PCR probetan eskualdeko herri guztietan atzeman zituzten positiboak, azken asteetan gertatzen ez zena.

Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 6) datuak, herriz herri:

  • Soraluze +3  (1031,71)
  • Mallabia +2  (756,30)
  • Deba +1   (238,40)
  • Mendaro +1  (189,13)
  • Elgoibar +3   (138,65)
  • Eibar +3   (94,63)
  • Mutriku +2   (75,27)
  • Ermua +3   (43,70)
  • GIPUZKOA +257   (261,22)

 • Ospitaleratzeak beherantz Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herrian 11.180 test egin zituzten atzo, eta 943 positibo hauteman dituzte, bezperan baino 32 gehiago. Lurraldeka: 334 Nafarroan, 262 Bizkaian, 257 Gipuzkoan, 66 Araban eta 24 beste lurralde batzuetan. Hortza, positibotasun tasa %17,9tik %15,2ra jaitsi da Nafarroan. Eta, aldiz, igo egin da erkidegoan, %4,8tik %6,8ra. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasak ere gora egin du, eta dagoeneko 200eko langa gainditu du; 203,16koa da egun hiru lurralde horietako azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasa.
EAEko ospitaleetan, hemeretzi lagun ingresatu zituzten atzo, eta orotara 76 daude erietxeratuta –aurreko astean baino 20 gutxiago–. Eta ZIUei erreparatuta ere, hobera egin du egoerak: 25 lagun daude –aurreko astean baino zortzi gutxiago eta aurreko egunean baino bost gutxiago–.

 • Sei hildako azken astean
Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean COVID-19ak eraginda sei hildako egon direla, aurreko astean baino bi gutxiago beraz. Datu ofizialen arabera, hamabi dira Elgoibarren COVID-19aren ondorioz zendu diren lagunak eta bat Mendaron. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuta, guztira, 5.611 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik.

∞Lotura duten albisteak: