Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 28 elgoibar kalea kalegoenHiru koronabirus positibo zenbatu dituzte asteburuan Elgoibarren, eta Mendaron ere atzeman dute positibo bat.

Debabarrena eskualdean zortzi COVID19 positibo atzeman dituzte asteburuan (bost atzeman zituzten aurreko asteburuan), horietako hiru Elgoibarren eta beste bat Mendaron. Gaur gaurkoz Mendarok du hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasarik altuena eskualdean, 189,13koa, azken zazpi egunetan bi koronabirus kasu atzeman ostean. Orohar eskualde osoan egin du gora intzidentzia-tasak joan zen astetik hona. Debakoak izan du igoerarik handiena, -0tik 128ra-, joan den ekainaren 24an eginiko probetan zazpi positibo atzeman baitzituzten, asteburuan positibo berririk zenbatu ez duten arren. Elgoibarko intzidentzia-tasak berdean jarraitzen du, baina 8,67tik 43,33ra igo da.

 • Gipuzkoan herri bakarra eremu gorrian
Gipuzkoako intzidentzia-tasak ez du igoera handia izan, 86,61koa zen orain zazpi egun eta 89,25koa da gaur. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, herri bakarra dago une honetan eremu gorrian: Zumaia, 457,92ko intzidentzia-tasarekin. Mallorcako agerraldiari lotutako 29 kasu baieztatu dituzte Zumaian joan den asteburuan, 60 zumaiar gazte inguru izan baitziren bertan, eta Eusko Jaurlaritzak PCR proba egitera deitu zituen asteburuan ikasturte amaierako bidaian uharte horretan izan zirenak.

Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (ekainaren 25etik 27ra)

  • Mendaro +1 (1 0 0) (189,13ko intzidentzia-tasa)
  • Deba +0 (0 0 0) (128,37)
  • Eibar +3 (2 1 0) 54,60
  • Elgoibar +3 (1 1 1) 43,33
  • Mutriku +0 (0 0 0) 37,64
  • Ermua +1 (0 0 1) 31,21
  • Mallabia +0 (0 0 0) 0,00
  • Soraluze +0 (0 0 0) 0,00
  • GIPUZKOA +191 (92 43 56) 89,25

 • Ospitaleetako egoerak hobera egin du Hego Euskal Herrian
Atzo, ekainak 27, 5.547 proba diagnostiko egin zituzten Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, eta horietatik 171k eman zuten positibo. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %2,9koa da intzidentzia tasa, eta Nafarroan, berriz, %4koa. Lurraldeka, 77 positibo baieztau dira Bizkaian, 56 Gipuzkoan, zazpi Araban eta bi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Erkidegoko beheranzko joera hautsi da, intzidentziari dagokionez: atzo 0,77 egin zuen gora, eta 104,10ean kokatu zen. Lurraldeetako bilakaerari erreparatuta, Arabako intzidentziak behera egin duen arren, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du. Halere, Gipuzkoako datua da baxuena (89,25).
Ospitaleratzeei dagokionean, hobera egiten jarraitzen du egoerak: 48 lagun daude COVID-19agatik ospitaleratuta egun, eta 11 ospitaleratze berri izan ziren atzo. ZIUetan, berriz, 35 pertsona daude, duela astebete baino hamar gutxiago.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza