Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 09 oroitzapenaren eguna elgoibar.eusAzaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, Elgoibarko Udaleko ordezkariek ekitaldia egingo dute, 12:00etatik aurrera, biktimak gogoratzeko. 

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, herritar eta herriko eragile eta erakunde guztien partaidetzari irekitako egitaraua antolatu du Memoriaren Egunerako. Ekitaldi horretan, udaleko ordezkariak senideekin batera gerturatuko dira Giza Eskubideen parkeko Gernikako Arbolapera, lore eskaintza egitera, eta bozeramaileek oroigarri bana eskainiko diete senideei. Horren ostean, biktima guztiak gogoratzeko isilunea egingo dute, eta adierazpen instituzionala irakurriko dute, Elgoibarko Udalbatzarra osatzen duten alderdien artean (EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE) Memoriaren Egunaren harira adostutako testua, hain zuzen ere

Elgoibarko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu datorren asteartean herriko biktima guztiak oroitzeko antolatutako ekitaldietan parte hartzera.

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza