20 urteko kartzela zigorra ezarri diote Elgoibarko hilketaren errudunari

Barren.eus 2021ko eka. 24a, 14:03

20 urteko kartzela zigorra ezarri diote 2019an Pablo Acuña hil eta haren neska-laguna larri zauritu zuen gizonari. Epaiak 16 urteko espetxe zigorra ezarri dio akusatuari, “azpikeriaz erailtzeagatik”, eta beste 4 urtekoa, “tresna arriskutsuz eta azpikeriaz” lesioak eragiteagatik.

Kondenatua joan den hilean epaitu zuten gertaera horiengatik, eta epaimahaiak delitu horien erruduntzat jo zuen ekainaren 7an. Berak errudun zela onartu zuen, baina nahita hil zuela ukatu zuen. Hilketa 2019ko maiatzaren 11ko goizaldean gertatu zen. Elgoibarko taberna batean hildakoarekin eztabaida izan eta ordu batzuetara, auzipetuak bi aldiz sastakatu zuen, neska-lagunari agur esaten ari zela, bera bizi zen eraikineko ataritik gertu. Gizonari eraso baino lehen, erruztatuak hiru labankada eman zizkion haren neskalagunari, eta larri zauritu zuen.

 

∞Lotura duten albisteak: