Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 09 ertzaintza landa patruila etakittoLanda-inguruko behar eta eskakizun bereziak erantzute aldera, Eibarko ertzain etxeko agenteak Debabarreneko landa-ingurua patruilatzen ari dira. 

Eibarko ertzain-etxeak joan den urriaren 26an jarri zuen martxan landa-patruila. Harrezkero, herritarrak babesteko unitateko agenteak Debabarreneko landa-ingurua patruilatzen ari dira, uniformea jantzita eta Ertzaintzaren bereizgarriak dituzten ibilgailuetan. Herriguneetatik aldenduta bizi diren herritarrei Ertzaintzaren zerbitzua gerturatzea da patruila horien zeregin nagusia. Eibarko ertzain-etxeak jakinarazi duenez, baserrietara eta isolatutako etxeetara bisitak egingo dituzte ertzainek, eta bizilagunekin berba eginez, izaten dituzten arazoak antzeman eta konpontzea izango da euren helburua.

Landa-inguruko patruila, gainera, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundietako basozainekin lankidetzan arituko da, herritarrei zerbitzu eraginkorragoa emateko asmoz.

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza