Maskarak ez dira nahitaezkoak izango kalean, ekainaren 26tik aurrera

Barren.eus 2021ko eka. 18a, 11:33

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri du ekainaren 26tik aurrera, bihar zortzi, ez dela izango derrigorrezkoa maskararen erabilera kanpoaldean.

Urtebete baino gehiagoan kalean aurpegiak elkarri ikusteke egon ostean, horretarako aukera izango da ekainaren 26tik aurrera. Pedro Sanchezek iragarri duen neurria Espainiako Ministro Kontseiluak onartuko du, dtorren eguenean egingo duten ezohiko bilera batean. Erabakia formalki hartu nahi dute; hau da, kongresuak uztailean baliozkotu beharko duen lege-dekretu baten bidez.

Txertaketaren erritmoa "bizkortzeak" eta abuzturako "talde immunitatea lortuko denaren usteak" eraman du Sanchez erabakia hartzera."Gure kaleak, gure aurpegiak, ohiko itxura berreskuratzen hasiko dira", esan du Sanchezek.

Maskarak 2020ko maiatzaren 21etik izan dira derrigorrezkoak kalean. Maskarak toki publiko itxietan eta kalean bi metroko distantziarik gorde ezin zenean derrigor erabiltzeko agindua eman zuen Espainiako Gobernuak 2020ko maiatzean. Agindu hori zorroztu egin zuen Eusko Jaurlaritzak 2020ko uztailean, eta harrezgero kalean ere derrigorra izan da uneoro maskara jantzita ibiltzea