Bigarren Death Cafe saioa antolatu dute ekainaren 24rako

Barren.eus 2021ko eka. 14a, 14:06

Elgoibarren egin zuten estreinako Death Cafe tertuliak eduki zuen "harrera ona" eta gaian sakontzeko jendeak agertutako "gogoak" ikusita, bigarren saio bat antolatu du Almaur elkarteak ekainaren 26rako.

 Elgoibarko Kultur Etxean egingo dute heriotzari buruz berba egiteko bigarren topaketa, ekainaren 24an, eguena, 18:30etik 20:30era.

Almalur Elkartetik (Hazkunderako Topaketa eta Bilakaera Elkartea) jakitera eman dutenez, saio hauek ez dira dolua egiteko laguntza edo terapia bat, eta helburua ez da ondorioak ateratzea. Aldiz, heriotzari buruzko gogoetak, sentipenak edota esperientziak elkarbanatzea du helburu kafe tertulia formatuan antolatzen duten Death Cafe egitasmoak. "Heriotzaz hitz egiteko lekua da, araurik eta lokarririk gabe, eta ez da derrigorrezkoa hitz egitea ere, hain zuzen ere, entzutean dago gakoa Death Cafe espazioetan. Heriotza naturalizatzen dugunean, bizitza testuinguru guztietan ospatzen dugu", azaldu dute.
Izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 627 117 819 (Iñaki).

2021 06 14 death cafe elgoibar kartela

∞Lotura duten albisteak: