Hamargarren egunez jarraian, positibo berririk gabe

Barren.eus 2021ko eka. 14a, 13:21

Joan den ekainaren 3an atzeman zuten azken koronabirus positiboa Elgoibarren, hortaz, ez dute positibo berririk zenbatu azken hamar egunetan. Debabarrena eskualdean hiru positibo atzeman dituzte asteburuan.

Barikutik domekara bitartean bost positibo atzeman dituzte eskualdean, horietako bi Ermuan, beste bi Mutrikun eta bat Eibarren. Elgoibarren joan den ekainaren 3an atzeman zuten azkenengoz positibo bat, eta eremu berdean jarraitzen du intzidentzia-tasak: 26,00koa da 100.000 biztanleko azken 1hamalau egunetako intzidentzia-tasa. Era berean, Mendaron, joan den maiatzaren 19an atzeman zuten azkenengoz COVID19 positibo bat. Debabarrenean herri guztiak daude eremu berdean (intzidentzia tasa 60tik behera), Ermuan izan ezik -eremu horian dago 87,40ko intzidentzia-tasarekin-. Gipuzkoan herri bakarra dago eremu gorrian, Elgoibarrekin herri mugakidea den Azkoitia (484,04), hain justu ere.

•Hona Debabarrenako asteburuko datuak (ekainaren 11tik 13ra), herriz herri:

  • Ermua +2  (1 0 1)   87,40
  • Mallabia +0  (0 0 0)   84,03
  • Eibar  +1  (1 0 0)   40,04
  • Mutriku  +2   (0 1 1)   37,64
  • Elgoibar +0    (0 0 0)   26,00
  • Deba   +0  (0 0 0)   18,34
  • Mendaro  +0   (0 0 0)   0,00
  • Soraluze   +0    (0 0 0)   0,00
  • GIPUZKOA   +147   (54 46 47)   151,15

 

Hego Euskal Herrian behera egiten jarraitzen du positiboen bilakaerak. Atzo, domeka, 5.582 PCR eta antigeno proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta horietatik 148 kasu izan ziren positiboak: 54 Bizkaian, 47 Gipuzkoan, 23 Nafarroan eta 22 Araban. Positibotasun tasa, berriz, %2,6 da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %3 Nafarroan. Jauurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman zuenez, oinarrizko birsorkuntza datua (R0) 0,85ekoa izan zen atzo. Gauzak horrela, ondoriozta daiteke azken hiru egunetan pandemia ez dela hedatu.

Ospitaleratzeen presioa ere nabarmen ari da arintzen Hego Euskal Herri osoan. Osakidetzaren menpeko erietxeetan 157 lagun daude ospitaleratuta eta horietatik 60 dira ZIUetan daudenak (aurreko astean baino 24 gutxiago). Nafarroan, berriz, 32 dira ospitaleetan dauden eriak, eta horietatik 11 dira ZIUetan daudenak.

∞Lotura duten albisteak: