Zinpeko epaimahaiak erruduntzat jo du Pablo Acuñaren hilketagatik akusatutako gizona

Barren.eus 2021ko eka. 10a, 19:39

Bederatzi gizonezkok osatutako zinpeko epaimahaiak hilketa egotzi dio Elgoibarren 2019ko maiatzaren 11n gertatutako krimenaren auzian epaitutako gizonari.

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 3. sekzioan emandako epaiaren arabera, akusatua azpikeriaz aritu zen, biktimak alkohol-tasa altua zuela, armagabetuta zegoela eta erasoa lepotik egin ziola kontuan hartuta. Epaimahaiak ebatzi du biktimak ez zuela bere burua defendatzeko aukerarik izan.

Fiskaltzak eta defentsako abokatuak mozkortuta zegoela eta egindako kaltea onartu izana aringarritzat hartzeko eskatu zuten. Alabaina, bederatzi lagunek osatu duten zinpeko epaimahaiak ez dute halakorik ikusi, eta erruduntzat jo dute Pablo Acuñaren hilketagatik akusatutako gizona.
Ebazpenaren ondotik, aldeek saio bat egin zuten eta beren zigor-eskariak egokitu zituzten. Fiskaltzak eta defentsak 17 urteko kartzela-zigorra galdegin dute; hildakoaren familiak 20 urteko kartzelaldia eskatu ditu; eta emakumearen abokatuak, 5 urtekoa.

∞Lotura duten albisteak: