Googaz 3.0 ekimeneko Gipuzkoako Kopa zapatuan, Kalegoen plazan

Barren.eus 2021ko eka. 10a, 19:21

Googaz 3.0 ekimenaren Gipuzkoako Kopa jokatuko dute zapatuan, hilak 12, Elgoibarren. Udalerri bakoitzeko gazte ordezkari- taldeak proiektuak garatu beharko ditu, herriko merkataritzaren esparruan izango dituzten erronkei irtenbidea emateko.

Kalegoen Plazan dute hitzordua, 10:00etan. Googaz gazteek gazteentzat sortutako mugimendua da, erronka sozialen partaide izan daitezen. Elgoibarko Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Gazteria sailek sustatzen dute herri mailan.

 • Googaz 3.0 programak hiru fase ditu:
Lehenengo fasea udalerri mailan egin da, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamabost herritan egin dituzte saioak. Bizkaian, Sopela, Leioa, Gernika-Lumo, Durango, Bilbo, Balmaseda, Santurtzi eta Sestao. Araban, Gasteizen, Laudion eta Amurrion. Eta Gipuzkoan, Irun, Elgoibar (maiatzaren 8an egin zuten), Azkoitia eta Zarautz.
Udalerri bakoitzean Escape Room erako proba bat egin dute herrian barrena, tokiko merkataritzaren errealitatea ezagutzeko. Lehen fase honetan 500 gaztek parte hartu dute, eta horietatik 45ek bigarren fasera sailkatzea lortu dute.
Bigarren fasean hiru lurraldetako kopak izango dituzte jokoan. Bertan, udalerri bakoitzeko ordezkari-taldeak proiektuak garatu beharko ditu, herriko merkataritzaren esparruan herri bakoitzaren inguruan dauden erronkei "modu burutsuan" irtenbidea emateko.
Probintzia bakoitzeko kopak honako hauek izango dira:

  • Bizkaia (ekainak 5, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Bilbo).
  • Gipuzkoa (ekainak 12, Aita Agirre kulturgunea, Elgoibar).
  • Araba (ekainaren 12an, Aldabe gizarte-etxea, Gasteiz).

Irabazleek Googaz 3.0 saria eskuratu ahal izango dute: Europan zehar bidaia bat, "tokiko merkataritzaren Europako joerei buruzko azterketa eta memoria bat egiteko, Euskadin berriz aplikatu ahal izateko".