Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 04 jakoba errekondo daniblancoBaserria eta kalea elkarrengana gerturatu eta elikadura osasuntsuago baten alde lanean dihardu Mendaroko Kontsumo Taldeak, eta orain, kontsumo taldearen berri emateko hainbat ekintza antolatu dituzte astebururako, Mendaro sasoian izenpean. Jakoba Errekondoren hitzaldiarekin hasiko dira jardunaldiak eguen iluntzean. (egitaraua dauka)

'Bizi Baratzea. Garaian garaikoa garaiz' izeneko liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondo paisajistak Mendaron eskainiko duen hitzaldian. Errekondoren berbetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak, eta 37 barazkiri buruz jakin beharreko guztia erakusten du. Mendaroko Trinidade baselizan izango da hitzaldia, 19:00etan hasita. Sarrera doan.

Mendaro Sasoian domekara arte

Mendaro Sasoian izeneko jardunaldiei hasiera emango die Errekondoren hitzaldiak. Mendaroko Kontsumo Taldeak antolatu ditu Arno Guraso Elkartea, Mendaroko ikastola, MTE, Gaztelekua eta errefuxiatu siriarren aldeko lantaldeare elkarlanean; eta, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.

Antolatzaileen esanetan, euren helburua izan da jardunaldi parte hartzaile bat sortzea. Eta honela azaldu dute: "programa osatzen duten ekintzak ez dira kontsumorako prest daudenak, zuen parte hartzerik gabe ez dute-eta zentzurik. Mendaro sasoian jardunaldietan zuek zarete protagonistak". Hala, antolatu dituzten ekintza guztietan parte hartzera animatu dituzte mendaroarrak.

Hona hemen prestatu duten egitaraua:
EGUENA, azaroak 5

19:00 Jakoba Errekondoren hitzaldia eta liburuaren aurkezpena. Trinitate baselizan.

ZAPATUA, azaroak 7

10:00-14:00 Bigarren eskuko eta truke azoka.

11:00 Umeentzako ekintzak.

12:00 Heziketa bizikletaz, MTEren eskutik. Bizikleta eta kaskoa eraman behar dira.

14:00 Herri bazkaria. Kus-Kus-a frontoian.

DOMEKA, azaroak 8

10:00 Herri gosaria. Hemen bertako produktuekin. Kilimon elkartean.

11:30 Garagartza ezagutuz ibilaldia. Bazkarirako eta gosarirako izen-ematea: Morroskilon eta Txirristakan.

 

•Babak batzen auzolanean

Mendaroko Kontsumo Taldeak auzolanak ere antolatzen ditu, uzta bilotzeko sasoian batik bat. Duela gutxi, esaterako, Altzola-Berazeta baserrian babak batzen jardun zuten hainbat lagunek.

2015 10 29 babak auzolanean altzolaberazeta2

2015 10 29 babak auzolanean altzolaberazeta1

2015 10 29 babak auzolanean altzolaberazeta

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza