Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 06 elgoibar kalebarren herritarrakJoan den asteburuan baino koronabirus positibo gehiago atzeman dituzten arren, intzidentzia-tasek nabarmen egin dute behera Debabarrena eskualdean.

Barikutik domekara bitartean hamar koronabirus positibo atzeman dituzte Debabarrenean (bost kasu izan ziren aurreko asteburuan). Ermua izan ezik, gainerako herri handiak eremu berdean daude, intzidentzia tasa 60tik behera dutelako. Elgoibarren nabarmen egin du behera intzidentzia-tasak. 121,32ean zegoen barikuan eta 43,33an dago orain. Asteburuan ez dute positibo berririk atzeman.

Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (ekainaren 4tik 6ra):

  • Ermua +3   (3 barikuan, 0 zapatuan,  0 domekan) 99,88ko intzidentzia-tasa
  • Mallabia +1   (1 0 0)    84,03
  • Eibar +5   (3 2 0)    54,60
  • Elgoibar +0   (0 0 0)    43,33
  • Deba +1   (1 0 0)    36,68
  • Mutriku +0   (0 0 0)    18,82
  • Mendaro +0   (0 0 0)    0,00
  • Soraluze +0   (0 0 0)    0,00
  • GIPUZKOA +212 (86 72 54)    202,23

•Daturik apalenak, joan zen abuztutik
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, bai intzidentzia metatuak bai positiboen kopuruak ere atzera egin dute lehen aldiz, 2020ko abuztuan erregistratutako balioetaraino. Erkidegoko tasak behera egin du azken egunetan, eta 166,64koa izan da erregistratutako azkena. Lurraldeka, Gipuzkoakoak bakarrik gainditzen du 200eko langa.
Pandemia ez dela hedatzen ari erakusten du oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) ere, behera egiten jarraitu baitui asteburuan, eta 0,88koa izan zen atzo, domekan.
Ospitaleratzeen inguruko informazioa ere eman du Osasun Sailak txostenean. Gaur-gaurkoz 224 pertsona daude Osakidetzako erietxeetan ospitaleratuta, 140 plantan (aurreko egunean baino sei gehiago) horietatik 84 ZIUn (aurreko eguneran baino lau gehiago).

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza