Hiru positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren, aurreko astean baino bi gehiago

Barren.eus 2021ko eka. 4a, 13:05

Azken lau egunetan hiru koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren, bi astelehenean eta beste bat atzo.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratutako datuen arabera, hamar COVID19 positibo zenbatu dituzte asteon Debabarrena eskualdean, aurreko astean baino bost kasu gutxiago -15 atzeman zituzten-. Nabarmendu behar da, eskualdeko hiiru herrik dutela intzidentzia-tasa hutsean: Mendarok, Soraluzek eta Mallabiak. Gainerako herrietan ere gero eta baxuagoa da intzidentzia-tasa, guztietan dago lurraldeko intzidentziaren azpitik.

Hona Debabarrenako aste honetako datuak (maiatzaren 31tik ekainaren 2ra), herriz herri:

  • Elgoibar +3    (2 0 0 1)   121,32ko intzidentzia-tasa
  • Ermua +4 (0 0 3 1)    106,12
  • Deba +0    (0 0 0 0)   91,69
  • Eibar +3   (1 0 0 2) 47,32
  • Mutriku +0   (0 0 0 0) 37,64
  • Mendaro +0   (0 0 0 0) 0,00
  • Soraluze +0   (0 0 0 0) 0,00
  • Mallabia +0   (0 0 0 0) 0,00
  • GIPUZKOA +463   (136 110 99 118) 209,59

 • Egoerak hobera egin du Hego Euskal Herrian, positibotasun tasak gora egin arren
Positibotasun tasak zertxobait gora egin du Hego Euskal Herrian, baina pandemiaren bilakaera aztertzeko erabiltzen dituzten adierazle guztiek hobera egin dutela jakinarazi du Jaurlaritzako Osasun Sailak. Atzo egindako PCR eta antigeno probetan 382 positibo atzeman zituzten: 160 Bizkaian, 118 Gipuzkoan, 57 Nafarroan, 44 Araban eta hiru beste lurralde batzuetan. Nafarroakoa aste osoko daturik onena izan da, baina zertxobait igo da positibotasun tasa; %3,2koa izan zen atzo, eta %3,1ekoa herenegun. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere gora egin du positibotasun tasak, %3,3tik %4,1era. Edonola ere, %5etik behera jarraitzen dute, Osasunaren Mundu Erakundeak izurria kontrolpean izateko jarritako %5eko mugaren azpitik.

Hobera egiten jarraitzen du egoerak Osakidetzaren ardurapeko erietxeetan. COVID-19ak jota ZIUetan dauden pertsonen kopurua 100etik beherakoa izan da aurreko asteburutik, eta gaur egun, 83 dira. Guztira, 238 dira koronabirusa dela-eta Osakidetzan ospitaleratuta dauden pertsonak. Atzo 32 lagun ingresatu zituzten.

∞Lotura duten albisteak: