Organo Emaileen Elkarteak mahaia jarriko du zapatuan

Barren.eus 2021ko eka. 3a, 15:36

Atzo, ekainaren 2an, izan zen Organo Emaileen Nazioarteko Eguna eta egun horren harira, ALCER-Gipuzkoa elkarteak mahai informatiboa jarriko du zapatuan (ekainak 5), Elgoibarren, King Kong azpian.

Mahai informatiboa ALCER-Gipuzkoa elkarteko boluntarioak egongo dira, 10:00etatik 14:00etara, organo emaile nola egin azaltzen, bai eta gaur egun dagoen beharraren inguruan ohartarazten ere.

Organo Emaileen Eguna izan atzo, ekainak 5. Izan ere, Alcer elkartea 1979an hasi zen egun hau ospatzen eta halaxe egin dute azken 42 urteetan, ekaineko lehenengo eguaztenean. Organoak ematen dituzten anonimo guztiei errekonozimendua egin eta gizartea gai honen inguruan sentsibilizatze da egun honetako helburua. Izan ere, organoak ematea, bizia ematea da, eta herritarrak behar horretaz kontzientzia hartzea nahi dute antolatzailee