Hiru positibo atzeman zituzten atzo eskualdean, horietako bi Elgoibarren

Barren.eus 2021ko eka. 1a, 13:33

Debabarrenean behera egiten jarraitzen du positibo kopuruak, eta eskualdeko bi herri eremu berdean daude. Hiru positibo berri zenbatu zituzten atzo, horietako bi Elgoibarren.

Gipuzkoan 5.000 biztanletik gorako 25 herri handi daude eremu horian, horien artean Elgoibar, 181,98ko intzidentzia-tasarekin. Gaur gaurkoz bi herri bakarrik daude eremu gorrian, 400etik gorako intzidentzia-tasarekin: Azkoitia (484,02) eta Tolosa (438,14). Eta, 5.000 biztanletik gorako lau herri daude eremu berdean, intzidentzia tasa 60tik behera dutelako; horietako bi Debabarrenakoak: Eibar eta Mutriku. 5.000 biztanletik beherako eskualdeko herrietan ere nabarmen egin dute hobera datuek.

Hona Debabarrenako datuak, maiatzaren 31koak, herriz herri:

  • Elgoibar +2   181,98ko intzidentzia-tasa
  • Deba +0    146,71
  • Ermua +0    118,61
  • Mallabia +0    84,03
  • Eibar +1    47,32
  • Mendaro +0    47,28
  • Mutriku +0    37,64
  • Soraluze +0    0,00
  • Gipuzkoa +136    212,36

2021 06 01 korodata covid19 elgoibar maiatzak31ra

 • Positiboak gora Hego Euskal Herrian
Atzo 10.694 proba egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta 411 pertsonak eman zuten positibo (domekan 301 kasu atzeman zituzten). Lurraldeka, Bizkaian 169 atzeman zituzten, Gipuzkoan 136, Araban 31 eta Nafarroan 67. Lurralde horietatik kanpo bizi diren beste zortzi lagunek ere eman zuten positibo. EAEko intzidentzia metatua 211,39koa da. Neurriak malgutzen jarraitzeko tasa hori 150etik behera kokatu behar dela esan zuen atzo Urkulluk.

Ospitaleetako egoerari dagokienez, 39 lagun ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzaren mendeko ospitaleetan. Gaur-gaurkoz, guztira 256 pertsona daude ospitalean COVID-19ak jota, eta horietatik 94 ZIUetan daude.

∞Lotura duten albisteak: