Kasu bakarra atzeman dute asteon Elgoibarren, baina eskualdeko intzidentzia-tasa altuena du

Barren.eus 2021ko mai. 28a, 12:55

Eskualdean positiboek behera egin dute nabarmen. Debabarrenean 15 positibo atzeman dituzte asteon, astelehenetik eguenera; aurreko astean 28 zenbatu zituzten, eta 68 orain dela bi aste.

Aurreko astean moduan, Elgoibarrek du une honetan eskualdeko intzidentzia-tasa altuena (233,97), hainbat astean alderantziz izan ostean, Debabarrenakoa ez ezik Gipuzkoako intzidentzia tasa baxuena eduki baitzuen Elgoibarrek. Edonola ere, azken lau egunetan kasu positibo bakarra atzeman dute Elgoibarren, atzo, hain justu ere.

Hona Debabarrenako aste honetako datuak (maiatzaren 24tik 27ra), herriz herri:

  • Elgoibar +1 (0 astelehenean, 0 martitzenean, 0 eguaztenean 1, eguenean) 233,97ko intzidentzia-tasa
  • Deba +1 (1 0 0 0) 146,71
  • Ermua +7 (0 3 4 0) 124,85
  • Soraluze +0 (0 0 0 0) 100,65
  • Mallabia +0 (0 0 0 0) 84,03
  • Eibar +6 (2 2 0 2) 80,08
  • Mendaro +0 (0 0 0 0) 47,28
  • Mutriku +0 (0 0 0 0) 18,82
  • GIPUZKOA +385 [+438 aurreko astean] (91 121 117 138) 207,09

 • Positibotasun tasa %5etik behera
Atzo, eguena, 7.903 9.976 PCR eta antigeno proba egin zituzten egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak Hego Euskal Herrian: 45 Araban, 79 Nafarroan, 171 Bizkaian eta 138 Gipuzkoan. Hala, %4,5ekoa da positibotasuna Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %3,8koa, berriz, Nafarroan. Nabarmen jaitsi da Nafarroan, bezperan %4,5ekoa zelako, eta antzerako dago gainerako hiru lurraldeetan, %4,4koa zelako atzo.
EAEko oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) 0,99tik 0,98ra egin du. Datu horrek adierazten du kutsatuta dagoen pertsona bakoitzak zenbat lagun kutsatzen dituen batez beste, eta 1,00etik gorakoa bada, pandemia hedatzen ari dela ondoriozta daiteke.
Erietxeetako egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVID-19a duten 103 pertsona ZIUetan daude. Guztira, 277 pertsona daude Osakidetzako erietxeetan ospitaleratuta; bezperan baino hamar pertsona gutxiago, alegia.

∞Lotura duten albisteak: