Aniztasun funtzionalaren gaia hartuta, argazki erakusketa osatu du ‘Zubiak eraikiz’ egitasmoak

Barren.eus 2021ko mai. 28a, 09:32

Aniztasun funtzionala duten lagunekin lan egiten duten langileek eta zentroetako erabiltzaileek eurek errealitatera egokitzeko egiten duten ahalegina erakusten du ‘Zubiak eraikiz’ erakusketak. Ekainaren 4an zabalduko dute erakusketa Elgoibarko Kultur Etxean.

Zubiak eraikiz elkartrukerako egitasmo gisa sortu zuten Gipuzkoako eta Nikaraguako hainbat enpresa eta elkartek, tartean AMSk eta Elkarhezitzenek, Nikaraguan eta Euskal Herrian aniztasun funtzionala duten lagunekin lan egiten duten elkarteek. Bi kulturen artean sinergiak sortu nahi zituzten eta Ametsak, amets al dira dokumentala ere osatu zuten. Pandemiak, baina, hasierako proiektua garai zail honetara egokitzera behartu zituen, eta hortik sortu zen argazki erakusketa hau. Aniztasun funtzionala duten lagunekin lan egiten duten langileek eta zentroetako erabiltzaileek eurek errealitatera

egokitzeko egiten duten ahalegina erakusten du erakusketak. Ekainaren 4an zabalduko dute, Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan, 11:30ean, eta bi egunez izango dute ikusgai, ekainaren 6ra arte.