Elgoibarko eta Mendaroko hamazazpi odol emaile omenduko dituzte maiatzaren 30ean

Barren.eus 2021ko mai. 24a, 15:08

Elgoibarko hamabost odol-emailek eta Mendaroko beste bik jasoko dituzte diploma eta oroigarria, odol ateraldi jakin batzuk egiteagatik. Maitzaren 30ean egingo dute odol emaileei egiten duten ekarpena aitortzeko ekitaldia.

Debabarreneko Odol Emaileek urteko batzarra probesten zuten elkarrekin bazkaldu eta odol-emaileei omenaldia egiteko. Eibarren batzen ziren urtero. Aurten, baina, herri bakoitzean egingo dituzte odol-emaileak omentzeko ekitaldiak, pandemia dela-eta. Maiatzaren 30ean, domekan, egingo dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Jubilatuen Biltokian, odola ematen duten lekuan, egingo dute Elgoibarren, 11:00etatik aurrera. Elgoibarko hamabost odol emailek jasoko dute omenaldia. Zehazki, odola 25 aldiz eman duten zortzi elgoibartarrek, 40 aldiz eman duten bik, 50 aldiz eman duten hiruk eta 75 aldiz eman duten bik jasoko dute aitortza (zerrenda beherago)

Mendaron udaletxeko arkupean egingo dute ekitaldia, 13:00etan. Bi lagun omenduko dituzte, odola 25 aldiz eman duten Asier Lazarobaster Goiburu eta Unai Aizpurua Zendoia.

Odola 25 aldiz eman duten zortzi elgoibartarrak honako hauek dira:

  • Xabier Alberdi Moreno
  • Daniel Alonso Castro
  • Elena Eguren Iriondo
  • Mikel Elustondo Lejardi
  • Iker Izagirre Irusta
  • Oihana Larrea Arana
  • Ana Maria Martin Leiva
  • Ainara Sanchez San Martin

Odola 40 aldiz eman duten bi elgoibartarrak honako hauek dira:

  • Nerea Juaristi Baskaran
  • Paki Lucha Linares

Odola 50 aldiz eman duten hiru elgoibartarrak honako hauek dira:

  • Alberto Garate Intxausti
  • Francisco Mugerza Aizpurua
  • Marciano Rodriguez Santas

Odola 75 aldiz eman duten bi elgoibartarrak honako hauek dira:

  • Manuel Astray Portos
  • Ricardo Diego Garamendi