Zabaldu dute udan adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko eskabideak aurkezteko epea

Barren.eus 2021ko mai. 24a, 09:23

 

Ekainaren 14an hasiko da kanpaina eta irailaren 30ean bukatu. Txandak hamabost egunekoak izango dira, eta eskabideak aurkezteko epea zabalik dago. Ongizatetik jakinarazi dute egonaldietarako sarrera eta irteera egunek ez dutela zertan hilaren 1arekin, 15arekin edota hilabeteko azken egunarekin bat etorri behar.
 
Ekaineko zein uztaileko egonaldietarako izena emateko azken eguna ekainaren 4a izango da. Abuztuko egonaldietarako, berriz, ekainaren 25a aurretik eman beharko da izena, eta azkenik, iraileko egonaldietarako izena emateko azken eguna uztailaren 9a izango da. Eskabideak aurkezteko txanda eskatu beharko da Herritarren Arreta Zerbitzuan edota  943 741 050 telefono zenbakira deituta.