Palestinarrei elkartasuna agertzeko elkarretaratzea egin zuten barikuan

Barren.eus 2021ko mai. 22a, 11:21

Elkarretaratzea egin zuten bariku arratsaldean Kalegoen Plazan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Hain justu, Egiptok proposatutako su-etena Gazan ezartzea adostu zuten Israelgo Gobernuak eta Hamasek, eguen iluntzean.

Palestinarrei elkartasuna adierazi zieten hainbat elgoibartarrek elkarretaratzean. 'Palestina aurrera!' leloa zuen pankartaren atzean batu ziren herritarrok.

Israelgo Gobernuak eta Hamasek "baldintzarik gabeko eta aldebiko su-etena" egitea onartu dute, eta bariku goizean sartu zen indarrean, 11 eguneko borroka gordinaren ostean. Maiatzaren 10ean hasi zen borrokaldi gogorrean, gutxienez 232 palestinar hil dituzte Gazako Eremuan, tartean 65 haur eta 39 emakume, eta 1.900 palestinarretik gora zauritu dira, Israelen bonbardaketen ondorioz.

Israelen, berriz, 12 pertsona (bi haur tartean) hil dira milizia palestinarrek jaurtitako koheteen ondorioz. (informazio osoagoa: eitb.eus)

2021 05 21 palesina elkarretaratzea kalegoen elgoibar 1