Elgoibarren bost koronabirus positibo atzeman dituzte azken orduetan eta beste positibo bat Mendaron

Barren.eus 2021ko mai. 20a, 14:54

Bederatzi positibo atzeman zituzten atzo Debabarrena eskualdean, horietako bost Elgoibarren eta bat Mendaron.

Eibarren ez zuten positiborik atzeman, bigarren egunez jarraian. Soraluze, Mutriku eta Mallabian ere ez zuten positibo berririk zenbatu atzokoan. Elgoibarren, aldiz, bost COVID19 positibo atzeman zituzten. Astelehenean beste bi atzeman zituten eta bat martitzenean. Astelehenean 181,98ean zegoen intzidentzia-tasa eta 207,97ean dago orain.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (maiatzaren 14tik 17ra):

  • Elgoibar    +5    (207,97)
  • Eibar    0    (196,55)
  • Deba    2    (183,39)
  • Mendaro    1    (141,84)
  • Ermua    1    (106,12)
  • Soraluze    0    (100,65)
  • Mutriku    0    (18,82)
  • Mallabia    0    (0,00)
  • GIPUZKOA    101     (274,69)

 • Hego Euskal Herrian 412 kasu eta %3,8ko positibotasun tasa
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 10.715 PCR eta antigeno test egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta horietatik 412k eman zuten positibo; %3,8k hain zuzen. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %4,2koa da tasa; Nafarroan, berriz, %2,6koa. Denak daude Osasunaren Mundu Erakundeak izurritea kontrolpean izateko ezarritako %5eko mugaren azpitik.

Lurraldeka, Bizkaian atzeman zituzten positibo gehien: 228. Gipuzkoan 101 zenbatu zituzten, Nafarroan 61 eta Araban hogei.

Atzo COVID-19ak jotako 46 lagun ospitaleratu zituzten Osakidetzaren mendeko erietxeetan eta, guztira, 374 lagun daude; horietatik 131 Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU).

∞Lotura duten albisteak: