Joserra Ezenarro izendatu dute Gipuzkoako Nagusilan elkarteko presidente

Barren.eus 2021ko mai. 20a, 13:20

Joserra Ezenarro, 2018tik Elgoibarko Nagusilan boluntario sareko arduraduna izan dena, izendatu dute Nagusilango Gipuzkoako presidente. Jose Luis Elosua (Zumaia, 1936) ordezkatuko du Ezenarrok.

Nagusilan 1995ean sortu zuten adineko pertsonen ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Departamentuaren eta Gizarte Politiken gaineko Ikerketa eta Azterketa Zentroaren (SIIS) laguntzarekin. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, boluntarioz osatutakoa eta bakardade egoeran dauden edadeko pertsonei laguntzea dute egitekotzat. Zahartze aktiboa ere sustatzen dute, eta esaldi batek laburbiltzen du haien izatea: “Adineko pertsonak ez gara bizitzatik erretiratzen garena izateagatik, gure esperientziagatik eta egun egiten dakigunagatik balio dugun subjektu aktiboa gara". Gaur egun, 1.150 boluntariok osatzen dute elkartea eta 8.500 bat laguni laguntzen diete.