Hilabete honetan pentsio duinen alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du Gaurgeroa Duintasunak

Barren.eus 2021ko mai. 19a, 20:09

Maiatzaren 29an pentsio duinen aldeko mobilizazioak egingo dituzte EAEko hiriburuetan eta Eibarren, eta Elgoibarko Gaurgeroa Duintasuna taldeak, Eibarko manifestaziora joateko deia egin die herritarrei.

12:00etan izango da Eibarko manifestazioa. Horrez gain, Gipuzkoako pentsiodun talde batek bizikleta martxa bat antolatu du, pentsio duinen alde. Errenteriatik abiatuko da hilaren 24an, eta sei etapa egin ondoren, 29an iritsiko da Donostiara. Maiatzaren 27an iritsiko da martxa hori Elgoibarrera, eta Maalan egingo diote harrera, 12:00ak aldera. Txirrindulariek ondorengo ibilbidea egingo dute herri barruan: Maala, Txarridunako biribilgunea, Uparitzaga Kalea, Pedro Mugurutza, Meliton, Gabriel Krutzelaegi, Ikastola, Maala. Aurreskua dantzatuko diete Maalako parkean, eta segidan, manifestazioa egingo dute Kalegoen plazaraino. Giza Eskubideen parkean ekitaldia egingo dute, eta han bertan bazkalduko dute. 16:00etan jarraituko du bizikleta martxak bere ibilbidea.

Gaurgeroa Duintasunak hiru urtean dihardu pentsio duinen aldeko protestan eta “pozik” daude orain arte lotutako hobekuntzekin: lortu dute besteak beste, pentsioak KPIren arabera eguneratzea, alargunentzat prestazioak eta 52 urtetik gorakoentzat prestazioak, eta demostratu dute baita ere pentsio sistema publikoa jasangarria dela. Hala ere, Toledoko Itunaren ondorioz, pentsioen murrizketak etorriko direla. Bruselara eskatu dute erretiro aurreratua hartzeko baldintzak gogortzeko eta jubilatzeko adina atzeratzeko. Ondorioz, borrokan jarraitzeko unea dela esan dute.

2021 05 19 gaurgeroa mobilizazioak prentsaurrekoa kalegoen 1