Zazpi positibo atzeman dituzte Elgoibarren joan den asteburuan

Barren.eus 2021ko mai. 17a, 12:29

Barikutik domekara bitartean zazpi koronabirus positibo atzeman zituzten Elgoibarren, aurreko asteburuan baino bi gehiago.

Debabarrena eskualdean 19 koronabirus positibo atzeman dituzte azken hiru egunetan (aurreko asteburuan 30 izan ziren; eta, 45 aurreragokoan). Eibarren eta Elgoibarren atzeman dituzte gehienak.

Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (maiatzaren 14tik 17ra):

  • Deba 0 (0 barikuan 0 zapatuan 0 domekan) 293,42 intzidentzia-tasa
  • Eibar +9 (3 0 6) 254,79
  • Mallabia 0 (0 0 0) 252,10
  • Elgoibar +7 (4 2 1) 181,98
  • Ermua +2 (1 1 0) 181,04
  • Mendaro 0 (0 0 0) 141,84
  • Soraluze +1 (0 0 1) 50,33
  • Mutriku 0 (0 0 0) 18,82
  • GIPUZKOA +322 (146 80 96) 332,15

 

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo, 7.482 proba diagnostiko egin zituzten lau lurraldeetan, eta horietatik 335ek eman zuten positibo; %4,4k hain zuzen. Osasunaren Mundu Erakundeak izurria kontrolpean izateko jarritako %5eko mugaren azpitik, beraz, baina ez da positibotasun-tasa jaitsi aurreko egunetako datuekin alderatuz gero. Alegia, hautsi egin da beheranzko joera. Lurraldeka, honakoak dira atzemandako positiboak: 151 Bizkaian, 96 Gipuzkoan, 29 Araban eta 59 Nafarroan.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, atzo 24 lagun ospitaleratu zituzten Osakidetzaren mendeko erietxeetan, aspaldiko gutxien. Hori bai, aurreko egunean baino lagun bat gehiago dago ZIUn eta lau gehiago plantan. Guztira 427 dira COVID-19a duten herritarrak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan; horietatik 146 Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU).

∞Lotura duten albisteak: