Udaberriko merkataritza kanpainako sariak zozkatu ditu Mendaroko Udalak

Barren.eus 2021ko mai. 15a, 15:02

Merkataritzaren Eguna ospatu dute gaur Mendaron. Frontoian izan da azoka, eta herriko zenbait dendatako produktuez gain, bigarren eskuko arropa, liburu, disko eta apaingarriak erosteko aukera ere izan da. Era berean, udaberriko merkataritza kanpainako sariak ere zozkatu ditu Udalak, eta txaranga ibili da goiza alaitzen.

2021 05 15 Bigarren eskuko azoka orokorra

Guztira, 28 erakusmahai izan dira azokan. 25 bigarren eskuko produktuak azokaratu dituztenenak eta beste hiru herriko saltokietakoenak: Galle-Tiak eta Saint Gerons gozogintzakoak eta Leire jantzi denda. Era berean, Udalak, udaberriko merkataritza kanpainako sariak ere zozkatu ditu. Tokiko merkataritza eta kontsumoa bultzatzeko eta suspertzeko antolatu dute zozketa. Herriko hamahiru saltokik parte hartu dute kanpainan: Galle-Tiak, Farmaziak, Leire jantzi denda, Mari Axun, Perosanz, Puxika, Lutximak, Itxasertz, Anton harategia, Coviran, Art Fruit, Saint Gerons eta Morroskillo. Komertzio horietan 15 euro edo gehiagoko erosketak egin dituzten bezeroek tiket bana jaso dute zozketarako egunotan, eta gaur jakinarazi ditu Udalak zenbaki saridunak. Honako hauek dira.
 
1. Saria 4.566 (ordezkoa: 0015)
2. Saria: 4.569 (ordezkoa: 1.636)
3. Saria: 1.693 (ordezkoa: 3.991)
4. Saria: 2.851 (ordezkoa: 4.874)
5. Saria: 2.155 (ordezkoa: 2.732)
6. Saria: 2.399 (ordezkoa: 3.949)
7. Saria: 4.963 (ordezkoa: 2.635)
8. Saria: 4.728 (ordezkoa: 2.706)
9. Saria: 4.854 (ordezkoa: 3.998)
 
Lehen saria jasotzen duenak Ederki-Lutximak ile apaindegiko bi zerbitzuetan 50 euroko deskontua eta komertzio parte-hartzaile diren 13 dendetan erositako 50 euroko produktuak jasoko ditu. Gainerako 8 sariak kanpainan parte-hartu duten dendetan gastatzeko 50 euroko deskontu bonuak izango dira eta uztailaren 31a baino lehen erabili beharko dira. Sariak udaletxeko Arreta zerbitzuan jaso beharko dira, txartel sariduna aurkeztuta. Sariak jasotzeko azken eguna: maiatzak 30a.

2021 05 15 Merkaritza eguna azoka

 

2021 05 15 Bigarren eskuko azoka Mendaro

 

2021 05 15 Merkataritza azoka galletiak