Atzo koronabirus positibo bakarra atzeman zuten Debabarrena eskualde osoan

Barren.eus 2021ko mai. 14a, 13:18

COVID-19aren transmisioa apalduz doala erakusten dute datuek. Atzora arte Gipuzkoa zen 400eko intzidentzia metatuaren langatik behera ez zegoen lurralde bakarra, baina 415,29tik 382,26ra jaitsi da. Eskualdean ere positibo bakarra atzeman zuten atzo eginiko Antigeno eta PCR probetan.

Deban positibo bat atzeman zuten atzo, eskualdean atzeman zuten bakarra. COVID-19aren transmisioa apalduz doala erakusten dute aste honetako datuek ere. Horren erakusle da Mutrikun 37,64ra jaitsi dela intzidentzia-tasa, baxuena Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrietan. Joan zen astean 68 positibo zenbatu zituzten Debabarrenean eta asteon 28 atzeman dituzte. Izan ere, Mutrikun, Soraluzen, Mallabian eta Mendaron ez dute positiborik atzeman azken lau egunetan.

Hona Debabarrenako aste honetako datuak (maiatzaren 10etik 13ra), herriz herri:

  • Deba  +4   ( 3 0 0 1 )   421,79
  • Eibar   +18   ( 8 3 7 0)    283,90
  • Mallabia   +0   ( 0 0 0 0)   252,10
  • Ermua   +3  ( 2 1 0 0)    218,49
  • Elgoibar +3    (0 1 2 0)    199,31
  • Mendaro    +0    (0 0 0 0)    189,13
  • Soraluze  +0    (0 0 0 0)    100,65
  • Mutriku  +0   ( 0 0 0 0)    37,64
  • GIPUZKOA   +575   (163 149 152 111)   382,26

 • Transmisioa beherantz Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herrian atzo gauzatutako 10.405 PCR eta antigeno probetan, orotara, 464 positibo zenbatu zituzten. Lurraldeak banan-banan aztertuta, Bizkaian atzeman zuten atzo positibo gehien: 245 izan dira. Gipuzkoan 111 detektatu dituzte; Nafarroan, 71, eta Araban, 32. Beste bost positiboak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean erregistratutakoak dira. Nafarroako positibotasun tasa %3,7 da egun, eta Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa, %4,6. OME Osasunaren Munduko Erakundeak %5ean du ezarria izurritea kontrolpean jartzen hasteko gehienezko mugarria. Positibo tasa langa horren azpitik egotea datu ona da.

Ospitaleetako egoera ere hobera egiten ari da pixkanaka-pixkanaka, nahiz eta oraindik asko diren Hego Euskal Herriko erietxeetan COVID-19a tarteko ospitaleratuta dauden pertsonak. Osakidetzak emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 295 lagun daude erietxeetan –bezperan baino 41 gutxiago–, eta horietatik erdiak, 148 lagun, ZIUetan daude.

2021 05 14 korodata elgoibar covid19 maiatzak12ra

∞Lotura duten albisteak: