Bost positibo atzeman zituzten atzo eskualdean, aurreko egunean baino zortzi gutxiago

Barren.eus 2021ko mai. 12a, 15:46

Atzemandako positiboen kopuruek eta intzidentzia tasek beheranzko joerarekin jarraitzen dute Debabarrenean. Bost positibo atzeman zituzten atzo eskualdean, aurreko egunean baino zortzi gutxiago

 Astelehenean ez zuten positiborik atzeman Elgoibarren eta atzo bakarra atzeman zuten. Hala, intzidentzia-tasa 199ra jaitsi da. Mendaron ere ez dute positibo berririk atzeman hirugarren egunez jarraian eta 189an dago intzidentzia-tasa.

Hona Debabarrenako atzoko (maiatzak 11) datuak, herriz herri:

  • Deba 0   (550,16)
  • Mallabia 0    (336,13)
  • Eibar   +3   (298,46)
  • Ermua   +1   (280,92)
  • Elgoibar   +1  (199,31)
  • Mendaro  0   (189,13)
  • Soraluze  0   (100,65)
  • Mutriku  0    (94,09)
  • GIPUZKOA:  +149    (447,77)

Eguaztenero moduan, Osasun Sailak azken astean, apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitartean, hildakoen berri eman du. Guztira, 39 lagun zendu dira Datu orokorrei erreparatuta, 5.451 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian COVID-19aren eraginez, eta horietatik 12 dira Elgoibarren erregistratutako heriotzak eta bat Mendaron.

 • Hego Euskal Herrian 536 positibo
Osasun Sailak jakinarazi duenez atzo 9.684 proba egin zituzten, eta, haietatik, 479 izan ziren positiboak. Lurraldeen araberako datuak hemen: 29 Araban, 298 Bizkaian, 149 Gipuzkoan eta beste hiru Hego Euskal Herritik kanpoko herritarrak ziren.
100.000 biztanleko hamalau eguneko inzidentzia tasa metatua 400ndik jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, 384,78era pasatuz. Lurraldeka, Arabak 225,92ko intzidentzia tasa du, Bizkaiak 384,23, eta Gipuzkoak 447,77.
Ospitaleetako egoerari dagokionean, berriz, aldaketa nabarmenik ez. Osakidetzaren mendeko erietxeetan 69 lagun ospitaleratu zituzten atzo, bezperan baino bat gutxiago, eta gaur-gaurkoz, COVID-19ak jotako 508 lagun daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan; atzo baino bederatzi gutxiago. Horietatik 159 Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) daude.

∞Lotura duten albisteak: