Bost positibo atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren eta bat Mendaron

Barren.eus 2021ko mai. 10a, 14:26

Debabarrena eskualdean 30 koronabirus positibo atzeman dituzte joan den asteburuan (aurreko asteburuan 45 izan ziren; eta, 78 aurreragokoan). Hego Euskal Herrian ere egoera hobera egiten ari da; atzo 416 kasu zenbatu zituzten, azken egunotako kopuru baxuena.

Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (maiatzaren 7tik 9ra):

  • Deba +4 positibo (2 barikuan 2 zapatuan 0 domekan) 605,17ko intzidentzia-tasa
  • Eibar +15 (8 5 2) 313,02
  • Ermua +4 (1 3 0) 287,16
  • Elgoibar +5 (1 3 1) 268,63
  • Mallabia 0 191,57
  • Mendaro +1 (0 1 0) 189,13
  • Mutriku +1 (1 0 0) 150,55
  • Soraluze 0 125,82
  • GIPUZKOA +555 (238 168 149) 501,21

 • Hego Euskal Herrian, hobera
Kasu positiboen beheranzko joera ari da nagusitzen Hego Euskal Herrian. Guztira 8.348 PCR eta antigeno egin zituzten atzo, eta haietatik 416 izan ziren positiboak. Honenbestez, positibotasuna %5,1 izan zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %4,6 Nafarroan. Lurraldez lurralde, Bizkaian zenbatu zituzten positibo gehien (175), eta ondoren, Gipuzkoan (149), Nafarroan (60) eta Araban (30)

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 169 pertsona zaintza intentsiboko unitateetan daude (aurreko egunean baino bi gutxiago).

Nafarroan, ostera, 1.316 proba egin zituzten atzo, eta horietatik %4,6k eman zuen positibo, 60k hain zuzen ere. Bestalde, 152 gaixo zeuden atzo ospitaleratuta, aurreko egunean baino bederatzi gehiago. Eta atzo zazpi ospitaleratze izan ziren, horietako bat ZIUetan. Heriotza bat ere izan zen domekan, 96 urteko gizon bat, eta aurreko egunetan beste heriotza bat izan zela jakinarazi dute, 47 urteko emakume bat.

∞Lotura duten albisteak: