Kutsatzeek behera egin dute asteon Elgoibarren eta Mendaron ere

Barren.eus 2021ko mai. 7a, 13:55

Kutsatseek eta intzidentzia tasak beherantz jarraitzen dute Gipuzkoan, poliki bada ere. Eta beste horrenbeste esan daitezke Debabarrena eskualdeaz.

 Elgoibarren sei positibo atzeman dituzte asteon, astelehenetik eguenera bitartean eta 277,30era jaitsi da intzidentzia-tasa. 337,9ko intzidentziarekin hasi genuen astea. Mendaron ere nabarmen egin du behera intzidentzia-tasak; aste hasierako 378,25koa izatetik 236,41ekoa izatera.

Hona eskualdeko datuak, herriz herri (maiatzaren 3tik 6ra):

  • Deba   +8 (3 5 0 0) 935,26
  • Mallabia   +3 (0 3 0 0) 504,20
  • Ermua   +20 (8 6 2 4) 355,83
  • Eibar   +28 (8 7 3 10) 331,22
  • Elgoibar   +6 (1 3 1 1) 277,30
  • Soraluze   +1 (0 1 0 0) 276,80
  • Mutriku   0 0 0 0 263,46
  • Mendaro   +2 (1 0 0 1) 236,41
  • GIPUZKOA   +941 (246 236 237 222) 563,53

 

jaurlaritzak jakinarazi duenez, atzo egindako 9.326 proben %6,6k eman du emaitza positiboa –aurreko egunean baino %0,6 gehiagok–; 807 herritarrek, alegia. 321 izan dira Bizkaian erregistratutako kasuak, 222 Gipuzkoakoak, 70 Arabakoak eta sei bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak.

Lurraldeetako intzidentzia metatuei dagokienez, beheranzko joera argia ikus daiteke. Birsorkuntza datuak ere behera egiten jarraitzen du, eta atzo 0,86an kokatu zen.
Ospitaleetan ere beherakada sumatzen da, izan ere, aurreko egunean baino 35 lagun gutxiago zeuden atzo ospitaleratuta: hamar gutxiago ZIUetan eta 25 gutxiago plantan. Dena den, 66 lagun ingresatu zituzten atzo eta guztira 573 pertsona daude EAEko erietxeetan; horietatik 173, ZIUn.

∞Lotura duten albisteak: