Santakutz pareko udal pistak garbitzeko lanei ekin die Mendaroko Udalak

Barren.eus 2021ko mai. 5a, 14:44

Santakutz pareko udal pistak garbitzeko lanak hasi ditu Mendaroko Udalak. Bergaretxe enpresak egingo ditu garbiketa lanak eta 2.671 euroko kostua izango dute lanek.

Pistak garbitu nahi dituzte, inguru horretan bertako espezieak landatzeko gero. Lursail horietan pinudi bat dago gaur eta hori botatzeko asmoa du Mendaroko Udalak, pinuak ez daudelako egoera onean. Bota aurretik, baina, pinudia neurtu eta baloratuko dute, eta lan horiek aurten egitea dute aurreikusita.