Beste hiru positibo atzeman dituzten arren, pixka bat behera egin du intzidentzia tasak

Barren.eus 2021ko mai. 5a, 11:43

Denera 25 kasu berri baieztatu zituzten atzokoan eskualdean, horietako hiru Elgoibarren. Hala ere, 329,29etik 320,62ra jaitsi da intzidentzia tasa.

Debabarrenako herrietan 25 koronabirus positibo atzeman zituzten atzo, maiatzak 4, aurreko egunean atzemandakoak baino lau kasu gehiago.

Hona Debabarrenako atzoko (maiatzak 4) datuak, herriz herri:

  • Deba +5  (1192,00)
  • Mallabia +3   (588,24)
  • Ermua  +6   (430,74)
  • Eibar +7   (363,98)
  • Mendaro 0   (330,97)
  • Elgoibar +3   (320,62)
  • Mutriku 0   (319,91)
  • Soraluze +1   (301,96)
  • GIPUZKOA   +236  (621,13)

*Herriek duten kolorea, astelehenean eguneratutako herri gorrien zerrendaren araberakoa da.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, atzo 10.929 proba diagnostiko egin ostean, 670 kasu hauteman dituzte, hau da, proben %6,1ek eman du emaitza positiboa. 366 izan dira Bizkaian baieztatutakoak, 236 Gipuzkoakoak, 61 Arabakoak eta zazpi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artekoak.
Oinarrizko birsorkuntza tasak beste apur bat egin du behera: 0,88koa da R0 datua. Adierazle honek erakusten du pertsona bakoitzak batez beste zenbat lagun kutsa ditzakeen; horrenbestez, 1etik behera badago, pandemia hedatu ez dela ondoriozta daiteke.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, atzo baino hiru gutxiago badira ere, 185 lagun daude ZIUn, eta 463 plantan (herenegun baino 30 gutxiago). Bestalde, atzo 75 pertsona ingresatu zituzten (aurreko egunean baino hamazazpi gutxiago).

∞Lotura duten albisteak: