Positibo bana atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta Elgoibarren

Barren.eus 2021ko mai. 4a, 12:21

Debabarrenako herrietan 21 positibo atzeman zituzten atzo, hilak 3, domekan atzemandakoak baino 16 gehiago. Elgoibarren eta Mendaron COVID19 positibo bana atzeman dituzte.

Hona Debabarrenako atzoko (maiatzak 3) datuak, herriz herri:

  • Deba    +3    (1155,33)
  • Mallabia    0    (588,24)
  • Ermua    +8    (436,98)
  • Mendaro    +1    (425,53)
  • Eibar    +8    (389,46)
  • Soraluze    0     (352,29)
  • Mutriku    0    (338,73)
  • Elgoibar    +1    (329,29)
  • GIPUZKOA    +246    (646,67)

*Herriek duten kolorea, astelehenean eguneratutako herri gorrien zerrendaren araberakoa da.

Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo 11.491 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta proben % 5,6k eman zuen emaitza positiboa. Honenbestez, behera egin du positibotasunak. Hala ere, 646 izan ziren hautemandako kasu berriak: 351 Bizkaian, 246 Gipuzkoan, 42 Araban eta zazpi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Ospitaleetan, 92 izan ziren ingresatutakoak –aurreko egunean baino 47 gehiago– eta guztira, 681 dira erkidegoko erietxeetan ospitaleratuta daudenak. Horri lotuta, Zaintza Intentsiboetako Unitateak eragiten du kezka, izan ere, –eta herenegun baino zazpi gutxiago badira ere–, 188 lagun daude egoera larrian.

∞Lotura duten albisteak: