Bederatzi CO² neurgailu jarri ditu Mendaroko Udalak erabiltzaile gehien dituzten udal eraikinetan

Barren.eus 2021ko api. 30a, 13:12

Ondorengo udal eraikinetan ipini dituzte aparatuak: Ikastolan, San Agustin aretoan, eguneko zentroan, gimnasioan, ludotekan, gaztelekuan, liburutegian eta udaletxean.

Gela horietako airearen kalitate indizea neurtzen dute gailuok, eta era horretan jakin daiteke gelak aireztatu beharra duen ala ez. Gailu bakoitzagatik 86 euro ordainditu ditu Udalak, 774 euro guztira.