Positibo bakarra atzeman zuten atzo Elgoibarren

Barren.eus 2021ko api. 28a, 13:48

Atzemandako kasu positiboek behera egin dute azken orduetan eskualdean. Atzo 13 koronabirus positibo atzeman zituzten Debabarrenean, aurreko egunean baino 14 gutxiago.

Atzo positibo bakarra atzeman zuten Elgoibarren eta 355,29an dago intzidentzia-tasa. Hortaz, eremu laranjan jarraitzen du Elgoibarrek. Beasainekin batera eremu laranjan dauden bi udalerrietako bat da Elgoibar. 5.000 biztanletik gorako Gipuzkoako gainerako herriak eremu gorrian daude. Eskualdean 13 positibo atzeman zituzten atzo (aurreko egunean, martitzenean, 27 izan ziren)

Hona eskualdeko atzoko datuak, herriz herri:

  • Deba   +2   (1778,84)
  • Mallabia  +1   (588,24)
  • Soraluze   0   (578,76)
  • Eibar   +6    (560,53)
  • Mutriku   +1   (508,09)
  • Mendaro   0    (425,53)
  • Ermua   +2    (418,25)
  • Elgoibar   +1    (355,29)
  • GIPUZKOA   +356   (716,21)

 

 • %6,9ko positibotasuna Hego Euskal Herrian
Osasun Sailak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, denera 15.057 PCR eta antigeno proba egin zituzten herenegun lau probintzietan, eta horietatik 1.022k eman zuten positibo. Beraz, %6,9koa da positibotasun tasa hegoaldean. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ezarritako % 5etik urruti egoten jarraitzen du; beraz, oraingoz ezinezkoa da kontrolik gabeko transmisioa etetea. Lurraldez lurralde, 98 kasu atzeman zituzten Araban, 405 Bizkaian, 356 Gipuzkoan, 153 Nafarroan eta 10 lurralde horietatik kanpo.

Hobekuntza oso txikia bada ere, baikorragoak dira ospitaleetako datuak atzokoen aldean. Egoerak oraindik oso larria izaten jarraitzen du, baina atzo baino lagun bat gutxiago dago ospitaleratuta Osakidetzaren mendeko erietxeetan (542), eta ZIUetako okupazioak ere behera egin du (189 pertsona zeuden herenegun, eta 185 atzo). Ospitaleratze berriak asko izan ziren, ordea: 99.