Eremu gorrira gerturatzen ari da Elgoibar, atzo zortzi positibo atzeman eta gero

Barren.eus 2021ko api. 27a, 12:20

Atzo zortzi positibo baieztatu zituzten Elgoibarren, eta 400eko langara gerturatzen ari da Elgoibarko intzidentzia-tasa; 355,29koa da gaur.

Debabarrena eskualdean 27 koronabirus positibo atzeman zituzten atzo (apirilak 26), domekan atzemandakoak baino bi kasu gehiago. Eibarren eta Elgoibarren atzeman dituzte kasu gehien, 9 Eibarren eta 8 Elgoibarren. Hona herriz-herriko atzoko datuak:

  • Deba  +4  (1778,84)
  • Soraluze   +1  (654,25)
  • Eibar  +9   (596,93)
  • Mutriku  +2   (526,91)
  • Mallabia  +1   (504,20)
  • Ermua  +2   (499,41)
  • Mendaro  +0   (425,53)
  • Elgoibar  +8   (355,29)
  • GIPUZKOA : +341   (730,09)

Elgoibarren gora egin du intzidentzia-tasak azken egunetan, eta eremu gorrira gerturatzen ari da. Hala ere, gogoratu Jaurlaritzak astelehenetan eguneratzen duela azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago dituzten udalerrien zerrenda, eta hor dauden udalerrietan ezartzen da itxiera perimetrala. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako 50 udalerri daude une honetan itxita, eta 5.000 biztanletik beherako 20 herritan ezarri dituzte eremu gorriko udalerriei dagozkien murrizketak.

 • Datu txarrenak, Gipuzkoan
Osakidetzak 12.562 diagnostiko froga gauzatu zituen atzo, eta 774 lagunek eman zuten positibo horietan; hau da, froga gauzatu zuten herritarren %6,2k eman zuten positibo. Datu txarrenak Gipuzkoan zenbatu dituzte; izan ere, 341 kasu detektatu dituzte azken orduetan. Bizkaian 340 positibo atzeman dituzte eta 82 Araban. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren beste 11 lagunek ere positibo eman zuten atzo. Datu horiek tarteko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako intzidentzia tasa 546,89 da egun.
 • Erietxeetako egoera larria da
Hiru lurralde horietako ospitaleetako egoera larria da, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Atzo, 91 lagun erietxeratu zituzten, eta egun, 543 lagun daude COVID-19aren eraginez ospitaleratuta, horietatik 189 ZIUetan -herenegun baino hiru gutxiago–. Egoera dela eta, “premiazkoak” ez diren ebakuntzak gutxienez bi astez atzeratzea erabaki du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.
Nafarroan hobetzen ari dira datuak. Atzo 2.358 PCR eta antigeno proba egin zituen Osasunbideak, eta 126 positibo detektatu zituen. Positibotasun tasa %5,3 da Nafarroan; atzo %7,8 zen. Oraingoz ez dute Nafarroako ospitaleetako egoeraren berri eman hango erakundeek.

2021 04 27 korodata elgoibar covid19 apirilak26ra

2021 04 27 korodata gipuzkoa api26ra

∞Lotura duten albisteak: