Zazpi Covid19 positibo atzeman dituzte asteon Elgoibarren eta bi Mendaron

Barren.eus 2021ko api. 16a, 13:38

Azken orduetan hiru koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren, eta astelehenetik atzora zazpi dira atzeman dituzten positiboak, joan den astean baino hiru gutxiago. Mendaron bi positibo zenbatu dituzte asteon, biak atzo eginiko probetan.

 Positiboen goranzko joera izan da azken orduetan Debabarreneko zenbait herritan, Eibarren eta Deban bereziki. Osakidetzak 23 positibo zenbatu zituzten atzo Eibarren, eta astelehenetik eguenera 55 positibo atzeman dituzte guztira. Ondorioz, 484,09era igo da intzidentzia-tasa. Debak ere joera txarrean jarraitzen du. Atzo hamabi positibo atzeman zituzten, eta 22 azken lau egunetan. Debako intzidentzia-tasak ere gainditu du eremu gorria, 513,481n dago-eta.
Elgoibarren joan den astean baino positibo gutxiago atzeman dituzte asteon (10 joan den astean eta 7 asteon): hiru astelehenean, bat martitzenean eta hiru atzo, eguena. Azken hamalau egunetan 31 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta 268,63an dago intzidentzia-tasa, eremu horian.
Mendaroko intzidentzia-tasa 378,25an dago. Asteon bi positibo atzeman dituzte, biak atzo.
Mutriku (451,64) ere eremu gorrira igaro da, azken lau egunetan 11 positibo atzeman eta gero.
Ermuan (330,86) zazpi positibo atzeman zituzten atzo, eta orotara 29 asteon. Soraluzek du eskualdeko intzidentzia-tasa altuena -956,22-, baina aurreko astean baino Covid19 kasu gutxiago zenbatu dituzte asteon, lau guztira.

Guztira 131 positibo zenbatu dituzte eskualdean asteon, apirilaren 12tik 15era bitartean. Aurreko astean 75 izan ziren.

2021 04 16 korodata covid19 elgoibar apirilak15era

2021 04 16 korodata covid19 mendaro apirilak15era

∞Lotura duten albisteak: