Hiru COVID-19 kasu positibo atzeman zituzten atzo Elgoibarren

Barren.eus 2021ko api. 13a, 13:45

Debabarrenean hemeretzi COVID-19 kasu positibo atzeman zituzten atzo, hilak 12, aurreko egunean baino bat gehiago; horietako hiru kasu Elgoibarren. Gipuzkoa perimetralki itxita dago gaurtik aurrera, eta lurralde barruan 37 herri daude itxita, horietako 21 herri 5.000 biztanletik gorakoak.

Elgoibarren hiru koronabirus kasu atzeman zituzten atzo, eta 259,97an dago intzidentzia tasa. Mendaron ez zuten kasu positiborik atzeman atzokoan, eta 330,97an dago intzidentzia-tasa. Debabarrena eskualdean hemeretzi koronabirus positibo atzeman zituzten atzo: 3 Elgoibarren, 5 Eibarren (345,78), 5 Ermuan (287,16), 4 Mutrikun (395,18) eta bana Deban (165,5) eta Soraluzen.

Eskualdea baino okerrago dago Gipuzkoa. 100.000 biztanleko 500 laguni atzeman diete COVID-19a azken hamalau egunetan, eta gaurtik aurrera itxita dago lurraldea.

Hego Euskal Herriko datuei dagokienean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoako 9.313 proba diagnostiko egin zituzten atzo, martxoak 12, eta horietatik 726k eman zuten positibo, hau da, proben %7,8k eman du emaitza positiboa: 315 kasu baieztatu dira Gipuzkoan, 298 Bizkaian, 106 Araban eta zazpi izan dira bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak. Nafarroan 170 kasu atzeman zituzten.

Ospitaleratzeei dagokienez, aspaldiko zenbateko handiena erregistratu da azken orduetan: 104 lagun ingresatu dituzte Osakidetzako erietxeetan. Guztira 557 lagun daude Osakidetzako ospitaleetan (herenegun baino hamabi gehiago, duela astebete baino 88 gehiago eta duela hilabete baino 212 gehiago) eta horietatik 127 daude ZIUn (herenegun baino bi gehiago, duela astebete baino 27 gehiago eta duela hilabete baino 30 gehiago).

2021 04 13 korodata covid19 elgoibar martxoak12ra

2021 04 13 korodata covid19 gipuzkoa martxoak12ra