Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 12 zaporeak lesbos janari bilketa merkatuplazaGreziako Lesbos uharteko Moriako kanpalekuko errefuxiatuei otorduak eman ahal izateko janari bilketa solidarioa sustatzen dihardu Zaporeak elkarteak Debabarrenean. Elgoibarri Pedrosillano motako garbantzuak biltzea egokitu zaio, baina umeentzako pardelak eta emakumeentzako konpresak ere jaso nahi dituzte Lesbosera eramateko.

Zaporeak elkartearen ekimenez, janari bilketa solidarioa egingo dute gaurtik apirilaren 17ra bitartean, Debabarreneko hainbat herritan, eta Elgoibarko Udalak ere bat egin du ekimen honekin. Herri bakoitzak produktu zehatz bat bildu beharko du, eta Elgoibarri Pedrosillano motako txitxirioak batzea egokitu zaio. Bilketa-gunea Merkatu Plazan jarri dute, lehen Udal Euskaltegia egon zen lekuan. Honakoa da janariak jasotzeko ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Horrez gain, ikastetxeekin ere jarriko dira harremanetan, han ere produktuak jaso ahal izateko. 

Zaporeak taldearen ekimen hau Eibarrek eta Ermuak hasi zuten, eta aurten Mallabia eta Egoibar batu zaizkie. Herri bakoitzak ahalik eta elikagai kilo gehien lortzea da erronka, Lesbosera bidaltzeko. Eibarrek pardina dilista batuko du, Ermuak arroz biribila eta Mallabiak hodi formako makarroiak. Arduradunek zehaztu dute oso garrantzitsua dela eskatzen den motako elikagaia ematea, gero dena batera sukaldatu ahal izateko. Janariaz gainera, higiene pertsonalerako produktuak, konpresak eta umeentzako pardelak, besteak beste, batuko dituzte. Errefuxiatuok guztiaren beharrean direla ohartarazi du Mireia Alonsok. "Deuseztatze-esparru bat da hura, egoera penagarrian daude, duintasunez bizitzeko beharrezko guztiak falta dituztela, eta bazterketa larrienean dauden errefuxiatu horiei lagundu nahi diegu. Lesbosen 10.000 bat errefuxiatu daude, han dituzten baldintzekin 'bizi' direla esatea gehiegitxo baita", esan du errefuxiatuen egoeraz. Eta, pandemiak lehendik gogorra zen egoera okertu besterik ez duela egin gaineratu du, are isolatuago daudelako orain. Zaporeak Proiektuaren barruan, egunero 1.500 otordu prestatzen dituzte Lesboseko errefuxiatuentzat.
 • Tupper solidarioa
Elikagaiak biltzeaz gain, tupper solidarioa ekimena egingo dute Ermuan. Dilistak bakailaoarekin eta arroza oilasko lumagorriarekin sartuko dituzte tupperrean eta fruta pieza bat ere salduko dituzte 5 euroan. Ermuko Orbe plazan izango da, hilaren 17an, 14:00etatik 15:00etara. Era berean, errifak ere jarriko dituzte salgai, eta batzen duten diru guztia Lesbosera bidaliko dute. Zortzi afari zozkatuko dituzte, Debabarreneko jatetxeetan. Aurrekoez gainera, diruz lagundu nahi duenak, Caixabank-eko ES53 2100 2724 8101 0066 3988 kontu korrontean sar dezake dirua.
Elkartasun ekimen honen aurkezpen publikoa egin dute gaur arratsaldean Elgoibarren. Zaporeak taldeko sukaldariek hartu dute parte: Belaustegi jatetxeko Iosu Mugertza elgoibartarrak, Ermuko Sagarra jatetxeko sukaldari Jesus Gonzalezek, Krabelin Teknikerreko Mireia Alonsok, eta Bilboko Hesperia Hoteleko sukaldari Iñaki Alfajeme. Azken honek hilabete eta erdiko egonaldiaegin zuen Lesbosen, errefuxiatuentzako sukaldari lanetan. Udaleko ordezkariek eta Zaporeak taldeko boluntarioek ere hartu dute parte aurkezpenean.

2021 04 12 zaporeak lesbos janari bilketa

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza