Bina koronabirus kasu atzeman zituzten atzo Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2021ko api. 9a, 12:05

 

Debababarrenean 21 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Horietako bi Elgoibarren izan ziren eta beste bi, Mendaron. 

 

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, bina koronabirus kasu atzeman dituzte Elgoibarren eta Mendaron, eta horren ondorioz, Elgoibarko inzidentzia tasa 268,63koa da, eta Mendarokoa, berriz, 283,69koa. Azken astean positibo zenbatu dituzte gure eskuadean, eta Eibar izan da kasu gehien atzeman dituzten herria, 61 positiborekin, hain zuzen ere. Hala ere, Ermua da gure bailaran gorri dagoen herri bakarra, 424,5eko inzidentziarekin. Elgoibarren 20 positibo izan dira azken astean, eta Mendaron, aldiz, 3.