Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 04 Errez kooperatibakoak Iñaki Etxebeste eta Markel ArriolabengoaErrez kooperatibako Markel Arriolabengoa Martiarena eta Iñaki Etxebeste Larrañaga Mendaron izango dira barikuan, apirilaren 9an, Mendaroko Udalak gonbidatuta. 'Alternatiba berria basogintzan' izenburuko hitzaldia emango dute, eta Tantai Baso-Jabe Kooperatiba ere aurkeztuko dute. San Agustin aretoan izango da hitzaldia, 18:00etan hasita. Pandemiagatik hartu beharreko neurriak zaintzeko, lekua mugatua izango dela aurreratu dute Udaletik. Arg.: Goiena

 

Arriolabengoak eta Etxebestek 2018an sortu zuten Errez kooperatiba. Aramaioarra da bata, eta arrasatearra bestea, eta basogintzarekin lotutako lanak egiten dituzte: baso kudeaketa planak, landaketak, baso neurketak, inbentarioak... Haien ustez, gaur egun arte nagusi izan den baso eredua agortuta dago. Orain arte basoak eman duela aitortu dute, baina orain, ez, edo ez nahi beste gutxienez, basoaren errentagarritasun ekonomikoa gero eta txikiagoa delako. "Gaur egungo basoek gaitasun oso txikia dute edozein aldaketaren aurrean egokitzeko. Kanpoko espezieak ekarri dira, eta halakoetan beti gertatzen da berdina: hasieran abantaila bat dute, baina gero, galdu egiten dute. Gaitzekin argi ikusi da hori. Eta klima aldaketaren gaia ere hemen daukagu", adierazi zuten Elgetan. Horregatik, eta alternatibatzat, Tantai Baso-Jabe Kooperatiba sortzea proposatzen dute. Kooperatiba horren ezaugarriak aurkeztuko dituzte Mendaron. 
 
2021 04 07 Basogintza hitzaldia kartela
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza