Mendaroko intzidentzia tasa 378an dago eta Elgoibarkoa 190,64an

Barren.eus 2021ko mar. 29a, 12:28

Mendaron bi positibo atzeman dituzte asteburuan eta 378,25an dago intzidentzia-tasa. Gaurtik aurrera, 400dik gorako intzidentzia-tasa metatua duten udalerriak itxiko ditu Jaurlaritzak, eta 19 herri daude lehen zerrendan. Elgoibarren lau positibo berri atzeman dituzte asteburuan eta 190,64an dago intzidentzia-tasa.

 Jaurlaritzak 100.000 biztanleko 400dik gorako intzidentzia tasa duten hemeretzi herri itxiko ditu gaurtik aurrera. Debabarrena eskualdean Ermua (767,84) bakarrik dago itxita, baina 400eko mugatik gertu daude Mendaro eta Mallabia. Hurrengo eguneratzea apirilaren 6an, martitzena, egingo dute.

Hona Debabarrenako asteburuko Covid19 datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) martxoak 26 martxoak 27 martxoak 28 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (225,67) 6 2 2 10 (-2)
Ermua (767,84) 16 3 10 29 +13)
Elgoibar (190,64) 3 0 1 4 (+2)
Deba (293,42) 0 0 0 0 (-7)
Soraluze (100,65) 0 0 0 0 (-1)
Mendaro (330,97) 2 0 0 2 (+1)
Mutriku (150,55) 2 0 0 2 (-)
Mallabia (336,13) 0 0 0 0 (-1)
DEBABARRENA (270) 29 5 13 47 (+7)

Gaurtik aurrera itxiko dituzten herrien artean, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriak dira Ataun, Idiazabal, Olaberria, Zaldibia eta Zegama, Gipuzkoan; Eltziego, Elvillar, Iruña Oka, Urkabustaiz eta Zigoitia, Araban; eta Berriz, Bizkaian.
Itxiera perimetrala ezarriko dieten 5.000 biztanletik gorako herriak, berriz, honakoak dira: Elorrio, Ermua, Muskiz eta Ondarroa, Bizkaian; eta Beasain, Lazkao, Ordizia eta Urretxu, Gipuzkoan. Alboko herrietara soilik joan ahal izango dute herri horietako biztanleek.

Labiren aholku batzordea bildu aurretik establezimenduren batean apirilaren 1-11 artean erreserbaren bat eginda zutenek bidaiatzeko aukera izango dute, nahiz eta ez duten mugikortasuna aholkatzen eta are gutxiago intzidentzia tasa altuko tokietara joatea.

 • 278 lagun Osakidetzako erietxeetan
COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 85 pertsona ZIUn daude. Gaur-gaurkoz 278 lagun daude Araba, Bizkai edo Gipuzkoako erietxeetan ospitaleratuta; martxoaren 15az geroztik Osakidetzako erietxeetan duten kopuru handiena da hori.

Oinarrizko birsorkuntza tasak edo R0 indizeak, bestalde, behera egin asteburuan, baina, halere, joan den astekoa baino altuagoa da; 1,19koa da batez besteko zenbatekoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 1,29koa Gipuzkoan. Indize horren arabera, kutsatutako pertsona bakoitzak pertsona bat baino gehiago kutsatzeko arriskua du.

Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 5.632 test diagnostiko egin ziren, atzo, eta, horietatik, 362 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 57 Araban, 183 Bizkaian, 119 Gipuzkoan eta 3 lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonetan. Nafarroan, aldiz, 1.713 proba egin zituzten, eta horietatik 142 izan ziren positiboak, positibotasun-tasa %8,3 izanik.

∞Lotura duten albisteak: