65 urtetik beherakoak txertatzen hasiko dira datorren astetik aurrera

Barren.eus 2021ko mar. 23a, 20:28

Datorren astean abiatuko du Jaurlaritzak biztanleria orokorraren txertaketa, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez. Era berean, Jaurlaritzak bihar ekingo dio AstraZenecaren txertaketari.

Bihar, hilak 24, ekingo dio Jaurlaritzak AstraZenecarekin txertatzeari, eta datorren astean hasiko da 65 urtetik beherako herritarrekin, adinaren irizpideari jarraituz. Bihar bertan hasiko da Osakidetza txandak ematen, eta aurreko asteko hitzorduak galdu zituztenak izango dira txertoa hartzen aurrenekoak: suhiltzaileak, ertzainak, udaltzainak, eta beste alor sanitario eta soziosanitarioko langileak. Hezkuntza-sektoreko profesionalek, esaterako, mezu bat jasoko dute gaurtik aurrera, Osakidetzaren webgunean hitzordua eskatzeko. Bihar eta domekara bitartean 27.000 dosi banatuko dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

 • AstraZeneca txerto "eraginkorra eta segurua"
Sagardui Sailburuak lasaitasunerako deia egin du, AstraZeneca txerto "eraginkorra eta segurua" dela esan du. Hiru lurraldeetan jarritako 53.000 dosietatik ez dela "kasu larririk" izan azpimarratu du, eta txertoa jartzea "elkartasun" ekintza dela adierazi du.
Datorren astean, 65 urte edo gutxiagoko biztanleria orokorraren txertaketa abiatuko da. "Hori guztia dosiak eskuragarri egotearen mende egongo da", zehaztu du Sagarduik. AstraZenecaren dosiekin txertatuko dituzte horiek, eta oraindik txertatzeko dauden funtsezko kolektiboen prozesuarekin batera egingo dute hori ere.
 • Goranzko joera
Txertaketari buruzko informazioarekin batera, Sagarduik koronabirusak duen eraginari buruzko datu eguneratuak eman ditu jakitera. Ibar-hondo bat igaro ondoren, intzidentzia handitzen hasi dela ohararazi du, eta aurreratu du datozen egunetan intzidentzia metatuen tasetan hazkunde ertainak izaten jarraituko dutela. "100.000 biztanleko 60 kasuren helburutik urruntzen ari gara. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da prebentzio-neurri guztiak aplikatzen eta betetzen jarraitzea", esan du.

Bestalde, Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuak eman ditu jakitera; eta adierazi du, emaitzen arabera, ibar-hondo bat igaro ondoren, intzidentzia handitzen hasi dela. Ildo horretan, datozen egunetan intzidentzia metatuen tasetan hazkunde ertainak izaten jarraituko dutela esan du. "100.000 biztanleko 60 kasuren helburutik urruntzen ari gara. Hori dela eta, behar-beharrezkoa da prebentzio-neurri guztiak aplikatzen eta betetzen jarraitzea", azaldu du.

∞Lotura duten albisteak: