Mikel Lizarraldek amaitu du ‘Gipuzkoa herriz herri’ erronka

Barren.eus 2021ko mar. 23a, 16:39

Esklerosi anizkoitzaren ikerkuntzarako dirua batzeko helburuarekin hasi zuen Mikel Lizarraldek ‘Gipuzkoa herriz herri’ egitasmoa, Gabonetan. Hamabi etapatan, Gipuzkoako 89 udalerriak bizikletaz lotu ditu, eta domekan egin zuen azken etapa Eibarren, lagun eta familia artean.

Azkenengo etapa Untzagatik hasi zuen Mikel Lizarraldek. Ixuara igo, Aginagara jaitsi, berriz Ixuara joan, Arraten zerbait hartu Kantabrianean eta erronkari Untzagan eman zion amaiera, lagunez inguratuta.

"Nire lema ‘hemen eta orain’ den arren, azken egunetan sarri joan zait burua azken etapa nolakoa izango zen pentsatzera. Jo, eta zer esango dut ba, ezin zen hobeto irten. Perfektua izan da", idatzi du Lizarraldek bizi.eus webgunean. Bertan egin du ‘Gipuzkoa herriz herri’ erronkako etapa guztien kontakizuna. "Gurasoak, arreba, alabak, lagunak eta Maria, beti Maria. Horrela errazagoa da ‘Gipuzkoa herriz herri’ bezalako erronka bat egitea, edo esklerosi anizkoitza edukitzea", esan du azken etapan izan duen babesaren harira.

Debabarrena eskualdean barrena osatu zuen bigarren etapan igaro zen Lizarralde Elgoibartik eta Mendarotik.
Esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde egiteko dirua batzea izan da ekimen honen helburu nagusiena eta horretarako Orbea Orca markak diseinatutako bizikletarako arropa jarri du salgai edota Biodonostiari zuzenean diru ekarpena egiteko aukera.

2022 03 23 mikel lizarralde gipuzkoa bizikletaz untzaga arg dabid argindar

2021 03 23 Mikel Lizarralde 3788 1024x681 dabid argindar

∞Lotura duten albisteak: