Eskualdeko intzidentzia-tasa baxuena du Elgoibarrek

Barren.eus 2021ko mar. 22a, 13:20

Urtarrilean eta otsailean Debabarreneko intzidentzia-tasa handiena izan du Elgoibarrek hainbat egunez, baina gaur gaurkoz baxuena du, Soraluzerekin batera.

Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko kasu metatuen tasa edo intzidentzia tasa 77,99koa da Elgoibarren, besteak beste, zazpi egunez jarraian, martxoaren 13tik 20ra bitartean, ez dutelako positiborik atzeman herrian. Asteburu honetan bi positibo berri zenbatu dituzte, biak domekan, martxoaren 21ean. Eskualdeko 5.000 biztanletik gorako herrietan intzidentzia-tasa baxuena du Elgoibarrek.

Joan den asteburuarekin alderatuta, 14 positibo gehiago atzeman dituzte eskualdean azken hiru egunetan, 40 guztira.

Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) martxoak 19 martxoak 20 martxoak 21 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (262,07) 6 2 4 12 (+9)
Ermua (692,93) 9 0 7 16 (-2)
Elgoibar (77,499) 0 0 2 2 (+1)
Deba (238,40) 2 3 2 7 (+7)
Soraluze (75,49) 1 0 0 1 (+1)
Mendaro (330,97) 0 1 0 1 (+1)
Mutriku (225,82) 0 0 0 0 (-1)
Mallabia (1092,44) 0 0 1 1 (-2)
DEBABARRENA (287) 18 6 16 40 (+14)

Covid-19ak herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera, Gipuzkoan hiru herri daude eremu gorrian: Beasain, Lazkao eta Ordizia. Eremu Laanjan herri bakarrak jarraizten du, Bergarak, hain zuzen ere. Bizkaian Ermua eta Elorrio daude eremu gorrian eta Araban ez dago herririk eremu gorririk eremu kritikoenean.

• Positibotasun tasa gorantz Hego Euskal Herrian
Positibotasun-tasak gora egin du Hego Euskal Herrian asteburuan, eta atzo %5,3koa izan zen EAEn eta %5,7koa Nafarroan; hau da, 7.306 proba diagnostiko egin zituzten eta 395 positibo berri hauteman zituzten: 166 Bizkaian, 104 Gipuzkoan, 66 Nafarroan 58 Araban eta bat bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurritea kontrolpean edukitzeko ezarritako muga %5ekoa da.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 228 pertsona daude Osakidetzaren erietxeetan ospitaleratuta, eta horietatik 90 daude ZIUn. Atzo 31 lagun ospitaleratu zituzten COVID-19ak jota.

∞Lotura duten albisteak: