Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Zuhaitz Eguna beharrean Zuhaitzaren Astea egiten ari dira aurten, pandemia dela-eta, Elgoibarko eskola umeak. Lau egunetan, eta zazpi taldetan banatuta, pagoak eta haritzak landatuko dituzte Kalamua mendiaren tontor inguruan.

Zuhaitzaren astearen barruan, pagoak eta haritzak landatzen jardun dira Elgoibarko eta Mendaroko 200 bat eskola-ume, bi udalek egindako deialdira batuta. Mendaron, 175 pago-landare eta beste horrenbeste haritz-landare landatu zituzten zapatuan 50 guraso eta umek Txitxirrika inguruan, udal lurretan, 8.000 bat metroko lur-sailean.

Elgoibarren, berriz, 100 landare sartuko dituzte Kalamua mendiaren tontor inguruan. Astelehenean hasi ziren eta eguenera bitartean jardungo dute zuhaitzak landatzen. Herri Eskolako hiru taldek eta Elgoibar Ikastolako lau taldek parte hartu dute ekintza honetan, eta pandemia dela-eta, 25 laguneko zazpi taldetan banatuta jardun dira lanean. Bi herrietako landa ingururenak bizirik mantendu eta haurrak, ume-umetatik, ingurumenarekiko errespetuan eta zaintzan heztea ditu helburutzat ekimen honek.

2021 03 16 zuhaitz astea elgoibar kalamua 3

2021 03 16 zuhaitz astea elgoibar kalamua

2021 03 16 zuhaitz astea elgoibar kalamua 2

2021 03 16 zuhaitz astea elgoibar kalamua 1

2021 03 16 zuhaitz astea elgoibar kalamua 4

2021 03 16 zuhaitz astea elgoibar kalamua eskuan

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza